Zirrostratu

Hodei-generoa. Hodei-errezel garden eta zurixkak dira, zerua guztiz edo partez estaltzen dutenak, eta gehienetan halo-fenomenoak sortzen dituzte eguzki edo ilargiaren inguruan

Zirrostratuak goi mailako hodei mehe eta, gehienean, uniformeak dira, izotz kristal txikiz osatutakoak eta halo izeneko gertaera meteorologikoa sortarazten ahal dutenak.

Zirrostratuak
Cirrostratus02.jpg
Zirrostratuak eta 22°-ko haloa
Altitudea: 5.500 eta 10.000 m artean
Prezipitazioa: Ez
Laburdura: Cs
Ikurra: Symbol cirrostratus.gif

MotakAldatu

Zirrostratu espezieakAldatu

Hodei genero honetan bi espezie daude [1]:

  • Cirrostratus fibratus
  • Cirrostratus nebulosus

Zirrostratu aldaerakAldatu

  • Cirrostratus duplicatus
  • Cirrostratus undulatus

SorreraAldatu

5.500 eta 10.000 m arteko garaieran sortzen dira. Fronte sistema baten aurrean eratzen hasten dira. Hasieran nebulosus motakoak izaten dira eta ondoren fibratus motara altatzen dira. Zeruko eremu zabalak estaltzen dituzten errezel garden edo esnekarak dira baina askotan, oso finak baldin badira, hautemangaitzak izan daitezke.

PrezipitazioakAldatu

Ez dute prezipitaziorik ekartzen oso altu baitaude eta geruza finak eratzen baitituzte. Hala ere fronte sistema bat datorrela iragartzen dute.

ErreferentziakAldatu

  1. Pretor-Pinney, Gavin (2006). Guía del observador de nubes. Salamandra, ISBN 978-84-9838-130-6

Kanpo estekakAldatu