Ur[1] (sumerreraz: 𒋀𒀕𒆠URIM2KI[2], edo sumerreraz: 𒋀𒀊𒆠URIM5KI[3]; akaderaz: 𒋀𒀕𒆠Uru;[3] arabieraz: أور‎ʾūr; hebreeraz: אור‎ʾûr) antzinako Sumerreko estatu-hiri nagusienetariko bat izan zen, egungo Irakeko Dhi Qar muhafazahen dagoen Tell el-Muqayyar herrian kokatuta.

Ur (hiria)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Irak hegoaldeko Ahwar eskualdea
Kokapena
Estatu burujabe Irak
Governorate of IraqDhi Qarreko probintzia
Koordenatuak30°57′44″N 46°06′16″E / 30.96222°N 46.10444°E / 30.96222; 46.10444
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 3800
SuntsipenaK.a. 500
Arkitektura
Azalera71 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia1481-006
Eskualdea[I]Arabiar Herrialdeak
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia

aldatu

Kokapena

aldatu

Lehen Eufrates ibaiak Persiar Golkoan zuen bokalean egon arren, egun lehorrean dago, Nasiriyahtik 16 kilometrotara[4].

Sorrera

aldatu

Hiria Ubaid aroan sortu zen, K.a. 3800 inguruan, eta hiri-estatu gisa agertzen da dokumentu historikoetan K.a. XXVI. mendean. Agertzen den lehen erregea Mesannepada izan zen. Hiriko jainko zaindaria Nanna zen, sumertar ilargiaren jainkosa zen, eta hiriaren izena jainkoarenetik deribatu zen. UNUKKI hitzak, literalki, "Nannaren egoitza" esan nahi du.[5].

Egitura

aldatu

Bertan Urko zigurataren hondarrak daude, 1930eko hamarkadan induskatua eta berreraikia izan zena. Nannaren ohorezko tenplu hau Ur-Nammuren erreinaldian, K.a. XXI. mendean, eraikia eta Nabonidusen erreinaldian, K.a. VI. mendean, berreraikia izan zen[6]. Hondar arkeologikoek 1.200 metro dituzte ipar-mendebaldetik hego-mendebaldera eta 800 metroko zabalera ipar-ekialdetik hego-mendebaldera, eta gaur egungo lautada baino 20 metro altuago daude[7].

Indusketak

aldatu
 
Ur airetik ikusia, 1927an.
 
Ur hiriaren aztarnak. Atzean berreraikitako Ur-Nammuko zigurata

Tell al-Muqayyar XVII. mendean Pietro della Valle bidaiari italiarrak bisitatu zuen, adreilu batzuk eta idazkunak zituzten beste objektu batzuk jaso zituena. Tell al-Muqayyar, lehen aldiz, 1854an aztertu zuen Basorako kontsul britainiarrak, J. E. Taylorrek, Britainiar Museoaren izenean[8]. Taylorrek han aurkitu zituen idazkunetatik abiatuta, tokia, Henry Rawlinsonek, antzinako Ur hiria zela identifikatu zuen, laster, "Kaldeko Ur" izenez ezaguna izango zena, Abrahamen jatorrizko tokia Bibliaren arabera. Geroago, Pennsylvaniako Unibertsitateko arkeologo batzuek esplorazio batzuk egin zituzten bertan. 1918an R. Campbell Thompsonek aztarnategia ikuskatu zuen Britainiar Museoak eskatuta. Hurrengo urtean, H. R. Hallek bertan induskatu zuen Eridu eta Obeid inguruko aztarnategietan. 1922an, British Museumaren eta Pennsylvaniako Unibertsitatearen arteko operazio batek Ur aztarnategiaren indusketa antolatu zuen. Leonard Woolley arkeologo britainiarrak zuzendu zuen, eta hamabi kanpaina egin zituen bertan 1934ra arte. Woolleyk Max Mallowan herrikidearen laguntza izan zuen 1925etik 1931ra. Hiriko gune sakratuko monumentu nagusiak lurpetik atera ziren 2000 urte baino gehiagoko garaietan, eta bertan egin zen antzinako Ekialde Hurbileko aztarnategi batentzako aurkikuntza arkeologikorik ikusgarrienetako bat, errege hilerrikoa eta hilobitik atera ziren luxuzko objektuak. Indusketen emaitzak, pixkanaka, 30 urtetan zehar argitaratzen joan ziren, Ur Excavations (indusketa arkeologikoei buruzkoa) eta Ur Excavations Texts (aztarnategiko idazkunei buruzkoa) sailetan, Woolleyk, bere aurkikuntzei buruzko zenbait dibulgazio lan idazten zituen bitartean. British Museoak eta Pennsylvaniako Unibertsitateko Arkeologia eta Antropologia Museoak indusketen datu guztiak (indusketa-oharrak, argazkiak, mapak, gutunak, etab.) aurkeztu beharko lituzkeen Interneteko gune bat sortu dute elkarrekin[9].

Britainiar-estatubatuar indusketak amaitu ondoren, agintari irakiarrek eraikin batzuk zaharberritzeari ekin zioten, Zigurat Handia barne. 2003an Irakeko inbasioaren ondoren, Estatu Batuetako armadak hartu zuen lekua, eta 2009an Irakeko agintariei itzuli zitzaien[10]. Hala ere, aztarnategi arkeologikoak kalteak jasan zituen tropa irakiarrengandik gertu zegoelako eta bertan gertatu ziren borrokengatik, bonbardaketak barne. Monumentuen aurriak ere higadura-prozesu baten mende daude, eta horrek arriskuan jartzen du monumentu horien existentzia. Hori dela eta, kontserbazio-proiektu bat jarri da abian[11].

2011-2012 urteaz geroztik, indusketak egiten hasi dira berriro Ur eskualdean, lehenik antzinako metropoliaren kanpoaldean (Tell Sakhariya, Tell Khaiber, Abu Tbeira) eta gero, 2015az geroztik, Ur kokalekuan bertan, Elizabeth Stoneren zuzendaritzapean.

Garai arkaikoa

aldatu

Bere fase protohistorikoak oso gutxi ezagutzen diren arren, Behe Mesopotamiako aztarnategi nagusiekin gertatzen denez, indusketa arkeologikoek eta antzinako testuek, Mesopotamiako historiaren lehen garaietatik Urrek rol garrantzitsua jokatu zuela frogatu dute. Gurtza toki garrantzitsu bat zen, Sin eguzki jainkoaren hiritzat, mesopotamiar panteoiko garrantzitsuenetako bat, baita potentzia politiko bat ere, bertatik protagonismo argi bat izan zuten zenbait gobernari sortu zirelarik. Beraz, Ur, bere ondoko Eridu, Uruk, Lagash eta Nippurrekin batera, K. a. 3. milurtekoan garatu zen eta Ekialde Ertain osoan eragin handia izan zuen sumertar zibilizazioaren hiri nagusietako bat zen. Bertan egindako aurkikuntzek zibilizazio honen ezaugarri nagusiak erakusten dituzte, bere artea, arkitektura, antolaketa politiko, ekonomiko eta soziala, kultura eta erlijioa barne.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. Kramer, S. M.. (1963). The Sumerians, Their History, Culture, and Character. University of Chicago Press, 28 eta 298 or..
  3. a b The Cambridge Ancient History: Prologomena & Prehistory: Vol. 1, Part 1]
  4. Reallexikon der Assyriologie. 1928-2018 ISBN 978-3-11-004451-5. PMC 23582617. (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  5. Reallexikon der Assyriologie. , 360 or. ISBN 9783110148091..
  6. Zettler, R.L. & Horne, L. (1998) Treasures from the Royal Tombs of Ur, University of Pennsylvania Museum of Archaeology and Anthropology
  7. University of Pennsylvania. Museum of Archaeology and Anthropology. (1998). Treasures from the royal tombs of Ur. University of Pennsylvania, Museum of Archaeology and Anthropology ISBN 0-924171-54-5. PMC 38884371. (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  8. (Ingelesez) «9780815201106: Excavations at Ur: A Record of Twelve Years' Work - AbeBooks - Leonard Woolley: 0815201109» www.abebooks.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  9. (Ingelesez) Museum, Ur Digitization Project-Penn Museum & British. «UrOnline - The Digital Resource for the Excavation of Ur» www.ur-online.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  10. (Ingelesez) «US returns Ur, birthplace of Abraham, to Iraq» www.abc.net.au 2009-05-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  11. «Wikiwix's cache» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).

Kanpo estekak

aldatu