Nippur
Nippur[1] (sumerreraz: 𒂗𒆤𒆠, EN.LÍLKI, euskaraz: «Enlilen hiria»[2]; akaderaz: Nibbur), antzinako sumertar herri bat izan zen, bere lehen hondakinak, K.a. 5. milurtekoak direlarik. Nippurren zegoen zerua eta sorreraren jainkoa zen Enlilen tenplu nagusia. Identifikazioa hain zen handia, sumertar idazkera kuneiformean, "Nibru" (Nippur) eta "Enlil" hitzak, modu berean idazten zirela. Egungo hondakin zelaiaren ondoan, oraindik populaturik dagoen herrixka bat dago, arabieraz Niffer bezala ezagutzen dena. Paper garrantzitsua izan zuen gune erlijioso bezala, hurrengo garaietan, Akadiar Inperioan, Lagasheko bigarren dinastian edo Urko hirugarren dinastian mantendu zena. Azken garaikoak dira, aurkitutako sumertar tenplu tipikoak. Gaur egun, Nippurreko hondakinak, Bagdadetik 160 kilometro inguru hego-ekialdera daude, egungo Diwaniyatik gertu, Iraken.
Nippur | |
---|---|
Datuak | |
Estatu burujabe | Irak |
Governorate of Iraq | Al-Qadisiya probintzia |
Koordenatuak | 32°07′34″N 45°13′51″E / 32.1261°N 45.2308°E |
Azalera | [convert: invalid number] km² |
Garaia | Akkad period (en) , Ur III period (en) eta Early Dynastic period (en) |
Zuzendariak | John Punnett Peters (en) Donald E. McCown (en) Hermann Volrath Hilprecht (en) John Henry Haynes (en) Austen Henry Layard (en) |
Hiria, Shatt-en Nil ibaiaren bi ertzetan zegoen, Eufratesen ibilgurik antzinakoenetako bat. Ibaiaren ibilgua, historian zehar, aldatuz joan zen, eta, gaur egun, Nippurren hondakinak, Eufrates eta Tigris ibaien artean daude. Ibaiak, bi zatitan banatzen zuen hiria. Hondakin hauen artean punturik gorenena, inguratzen duen lautadaren gainetik 30 metro altxatzen den kono formako muino bat da, kanalaren ibilguaren ipar-mendebaldean, arabiarren artean, "Bint el-Amiror" (printzearen alaba) bezala ezagutzen dena.
Historia
aldatuHiriaren hondakinik antzinakoenak, K.a. V. milurtekoan datatuak daude, Obeid Aroaren garaian. Lehen garai honetan, hiriak jada bazuen tenplu bat, azken garaietako toki berean zegoena, Ekur. Hurrengo milurtekoaren amaiera aldera (Uruk Aroaren amaiera eta Yemdet Nasr garaian), ibaiaren beste aldean zegoen muinoa ere populatua zegoen. Aro Dinastiko Zaharra eta Akadiar Inperioan (K.a. III. milurtekoa), Ekurra hedatu eta Inannaren omenezko tenplu bat eta harresi bat eraiki ziren. Hau, hazkuntza handiko garaia izan zen. Baina, K.a. II. milurtekoko lehen hiru mendeetan, hiriak biztanleria galdu zuen.
K.a. XVIII. mende inguruan, Eufrates ibaiak bere ibilgua aldatu zuen, hiritik urrunduz, hamarkada gutxitan, hiria erabat baztertua izatea eragin zuena. K.a. XIV. menderaino ez zen birpopulatu, Eufrates ibaiaren ibilgua berriz hirira itzuli zenean, jada ez erdiko kanaletik, baizik eta hiriaren mendebaldetik. Garai honetan, tenpluak berritu eta jauregiak eraiki ziren. Hiria, berriz gainbehera erori zen K.a. XII. eta K.a. IX. mendeetan. Berriz gora egin zuen K.a. VIII. mendean eta Shamash-shum-ukin eta Assurbanipalen erregealdietan, tenpluak eta zigurata berreraiki ziren.
K.a. VI. mendean, hiria gainbehera erortzen hasi zen. Garai horretan, hirian, erbesteratuen elkarte ugari bizi zirela ezagutzen da. Erbesteratuak, Mesopotamia inguruko erresuma guztietatik zetozen, eta hirira, konkistatutako herriak eramatean zetzan politika neobabiloniarraren bidez iritsi ziren. Praktika hau, diasporagatik ospetsu egin zen, Biblian kontatzen dena. Persiar Inperioaren garaian, tenpluak, beste behin berreraikiak izan ziren, eta hiriaren biztanleria hazi zen. Egoera honek, Seleuzidar eta Partiar Inperiopean jarraitu zuen.
I. mende inguruan, Nippur, Mesopotamiako hiririk handienetako bat zen. Garai honetan eraikitzen da Zutabeen Patioa. Persiar Sasanidarrak heldu zirenean, Nippurrek bere posizioa mantendu zuen, eta Abbastar Kaliferriaren garaian, jada islamiar garaian, beste loratze garai bat izan zuen. Ondoren, hiria utzi egin zen, XIV. mendea arte, noiz, berriz, hiri ezaugarriak berreskuratu zituen. Azkenik, Otomandarrak iritsi zirenean, hiria gainbehera joan zen, egundaino, herrixka txiki bat baino ez duelarik.
Lan arkeologikoak
aldatuTellak edo Nippurreko hondakinen muinoak, arkeologoen arreta piztu zuen XIX. mendearen erdialde ingurutik. 1851n, Austen Layard abenturazale ingelesak, handik egun batzuetara, inguruko klima zela eta, bertan behera utzi behar izan zuen espedizio bat egin zuen. 1880ko hamarkadan, Pennsylvaniako Unibertsitatea Nippurren lanean hasi zen, 15.000 taulatxo baino gehiago aurkituz. Bi Mundu Gerren ondoren, indusketak, Chicagoko Ekialdeko Institutuak jarraitu zituen, Pennsylvaniako Unibertsitatearekin eta Bagdadeko Ekialdeko Ikerkuntza Eskolarekin elkarlanean, 1990eko hamarkada arte jarraitu diren indusketak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
- ↑ I. E. S. Edwards, C. J. Gadd, N. G. L. Hammond, The Cambridge Ancient History: Prolegomena & Prehistory: Vol. 1, Part 1, Cambridge University Press, 1970 ISBN 9780521070515