Mesopotamia Beherea

Behe Mesopotamia» orritik birbideratua)

Mesopotamia Beherea izendapen geo-historiografikoa da, Mesopotamiaren behealdea izendatzen duena, Babilonia hiria zegoen tokiaren eta Tigris eta Eufrates ibaien bokalearen artekoa. Bokalea Persiar golkoan zegoen Antzinatean; gaur egun, ordea, kilometro asko barrualdera dago, sedimentu metaketaren ondorioz. Mesopotamia Behereko lurralde historikoen artean daude Sumer, Akad eta Kaldea.

Mesopotamia Behereko hiririk garrantzitsuenak Aro Dinastiko Arkaiko garaian ibaien gutxi gora-beherako ibilguarekin eta Pertsiar Gokoaren kosta lerroarekin.

Lurralde honetako lehen finkapen ezagunen artean, K.a. VI. milurtekoaren amaieran iritsi zirenak, Eridu eta Obeid daude, non, aldi berean hiri neurri eta ezaugarriak lortuz, uraren kontrol eta existitzen ziren ingurugiro baldintzen nekazal aprobetxamendu hobeagatik Neolitoaren eboluzio azkar bat ikustea posible den.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu