Lan-gatazka

Lan gatazka» orritik birbideratua)

Lan-gatazka lan-baldintzak direla eta langile eta enpresako nagusien artean sortzen diren desadostasunak eta gatazkaka dira. Lan gatazkak honela sailkatzen dira:

  • eragindako pertsona kopuruaren arabera,
    • norbanakoarenak, enpresaren eta langile bakar baten artean sortzen direnak dira. Helburua langileak dituen eskubideak enpresak onartzea izaten da eta negoziazioaren emaitzak, langile horrengan bakarrik izaten du eragina.
  • kolektiboak edo taldearenak enpresaren eta langile talde baten artean sortzen dira. Helburua langile taldeak dituen eskakizunak lortzea izaten da eta negoziazioaren emaitzak oraingo taldeko partaideengan eta etorkizunean izango direnengan izaten du eragina.
  • gaiaren arabera,
    • juridikoak, lan-arauen interpretazio edo aplikazio desberdinen ondorioz sortzen direnak;
    • ekonomikoak, enpresaren eta langileen arteko interes ekonomiko kontrajarrien ondorioz sortzen dira.
  • erabilitako bitartekoen arabera,
    • bortitzak, indarkeria erabiltzen bada, era esplizituan edo subliminalean, hitzezkoa edo fisikoa, pertsonen nahiz gauzen aurkakoa.
    • baketsuak, aldarrikapenak edo eskaera nagusiak indarrean dauden legeen bidez egiten badira, epaitegietan, bitartekarien bidez, negoziatuz.
  • emaitzen arabera,
    • suntsitzaileak edo adostasun gabekoak, gatazkak areagotu eta okerrera egiten denean, jatorritik aldenduz, berezko dinamika hartuz eta kontraesanak eta arazo berriak sorraraziz.
    • emankorrak edo adostasunezkoak, gatazkak ondorio onak izan ditzake, gatazka areagotzea saihesten bada.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.