Ireki menu nagusia

Muki-belar (Pinguicula grandiflora) Lentibulariazeoen familiako belar landare iraunkorra da, 12-15 cm luzea. Zain laburrak izaten ditu eta ez du ageriko zurtoinik; sustraietatik zuzenean hazten zaizkio hostoak, berde argiak. Lorea txorten luzekoa, bakarra eta morea izaten du. Leku hezeetan hazten da.[1]

Muki-belar
504px-Pinguiculagrandiflora1web.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaLentibulariaceae
GeneroaPinguicula Pinguicula
Espeziea Pinguicula grandiflora

Landare lurtar intsektujalea da. Errosetan biltzen diren hostoek intsektuak erakarri eta atxikitzen dituzte, loreko ile guruindunek isurtzen duten likido gozo eta eranskorrari esker.[2]

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2.   Fundazioa, Cristina Enea Uliako loreak ezagutzeko erakusketa - Cristina Enea Fundazioa . Noiz kontsultatua: 2017-04-02 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muki-belar


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.