Viola violazeoen (Violaceae) familiako landare loredunen genero bat da. Landare belarkarak dira, eta zurtoin herrestariak dituzte; hostoek peziolo luze edo laburrak dituzte, forma askotakoak. Loreak urdin ilunak, moreak, zuriak edo horiak izan daitezke, zurtoin luze eta finekoak. Espezie batzuen loreek lurrin goxoa dute, oso estimatua lurringintzan. Ospetsuak dira, adibidez Okzitaniako Tolosa inguruko bioletak. Landare apaingarri gisa erabiltzen da lorategietan eta lore-ontzietan (bioletak, pentsamenduak).

Viola (generoa)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalpighiales
FamiliaViolaceae
Generoa Viola
Linnaeus, 1753

Nahiz eta orokorrean loreak udaberriarekin erlazionatzen ditugun, bioletak oso goiztiarrak dira eta negua iristearekin batera ikus ditzakegu bere lehen loreak gure zelaietan, udaberri-lore goiztiarrekin eta otsababarekin batera.[1]

Espezieak

aldatu
 
Viola tricolor

Erreferentziak

aldatu
  1. Fundazioa, Cristina Enea. Uliako loreak ezagutzeko erakusketa - Cristina Enea Fundazioa. (Noiz kontsultatua: 2017-04-02).

Kanpo estekak

aldatu