Txikori belar

Wikimediako argipen orri
Txikoria-belar» orritik birbideratua)

Txikori belarra[1], txikoria-orikatxa[2], sorgin-belarra [3], ahuntz-kornoa[3], aitañi-lilia, mandobiloa[4] edo mando-belarra[5] (Taraxacum officinale) Asteraceae familiako landare belarkara da. Martxotik urrira loratzen da. Askotan belar txartzat hartzen bada ere, landare horren hostoak jangarriak dira eta entsaladan zein beste barazkiekin egosita jan daitezke.[6] Haren bertute medizinalak aspaldidanik ezagutzen dira. Erleek oso atsegin dute, nektar ugari ematen duelako.

Txikori belar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaCichorieae
GeneroaTaraxacum
Espeziea Taraxacum officinale
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakdandelion leaf (en) Itzuli, Dandelion Root with Herb (en) Itzuli eta Taraxacum officinale flowering top (en) Itzuli
Txikori belar entsalada

Deskribapena

aldatu

Landare bizikorra da, 5 eta 40 cm artekoa. Oinaldean hostoen erroseta du. Hostoak luzangak dira eta ia osoak izatetik oso zatikatuta izan daitezke, ertza arotzaren zerra baten modukoa dutela. Loreak horiak dira eta kapitulu bakartietan hazten dira. Lore guztiak liguladunak dira. Forma desberdin ugaritan agertzen den arren, garai edo baxu, hosto estu edo dentso eta fruitu zuri, gorri edo grisekin, ezinezkoa da beste batekin nahastea.

Habitata

aldatu

Belardiak, basoak eta leku belartsuak.

Banaketa

aldatu

Eurasiar jatorrikoa bada ere, gaur egun Ipar Amerika, Hegoafrika, Hego Amerika, Zeelanda Berria, Australia eta Indian bertakoturik dago eta leku askotan inbaditzailetzat jotzen da [7]

Barietateak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «EH - Bilaketa - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  2. Orotariko Euskal Hiztegia
  3. a b Lhande: "Frantsesez pissenlit deitzen duten belharrak hirur izen segurik baditu eskuaraz: ahuntz-kornoa, mando-belharra, sorgin-belharra" Orotariko Euskal Hiztegia
  4. Larrea Iturralde, Garbiñe. «Ongi-etorri udaberriari» Bizi Baratzea (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
  5. Nola erran
  6. (Frantsesez) François Couplan. Le régal végétal: Plantes sauvages comestibles, Edicions Ellebore, 2009. ISBN 978-2-86985-184-9
  7. Unesco.org: Kontuz espezie inbaditzaileekin

Kanpo estekak

aldatu