Ireki menu nagusia

Orkidea

Monokotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkaraz esaten da. Sei petaloko lore zigomorfikoak, estigma bakarreko obulutegi hiru karpeloduna, sei estamineko androzeoa eta kapsula-motako fruituak dituzte.

Orkideak (Orchidaceae) landare loredunen lehenengo familiarik handiena da espezie kopuruari erreparatuta. 800 genero eta 25.000 espezie ditu. Orkidazeoak landare kosmopolitak dira, baina gehienbat eskualde tropikaletan egoten dira. Landare monokotiledoneoak dira.

Orkidea
Hall käpp (Military Orchid, orchis militaris).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
Familia Orchidaceae
Banaketa mapa
Orchidaceae.png

Orkideen ezaugarri bereizgarria da lorearen petaloetako bat eraldatu egin dutela, eta animalien erreinuan ohikoak diren egiturak osatzen dituztela. Ophrys generokoek, esaterako, erle emea imitatzen dute; haren ile eta guzti. Eta, gainera, loreek erleen hormona sexualen antzeko usaina dute. Erle-orkidea hauei sagar-usaina hartzen diegu guk, baina intsektuari bere espezieko emea gogorarazten dio. Hain imitazio ona izanik, erle arrarentzat benetako sexu-deia izaten da, eta askotan hazia lorearen gainean botatzera iristen da. Orkidea guztiek, hala ere, ez dute sexua erabiltzen intsektuak erakartzeko.

AzpifamiliakAldatu

Euskal Herriko orkideakAldatu

Ez dago tropikoraino joan beharrik orkidea dotoreak ikusteko. Euskal Herrian ohikoak dira gure inguruko kareharrizko lurretan. Adibidez generoak Epipactis, Cephalantera, Limodorum, Neottia, Listera, Spiranthes, Orchis eta Ophrys hazten dira.

ErabilpenakAldatu

 
Banilla orkidea bat da

Orkidazeo landareek garrantzi komertzial handia dute munduan bereziki lorezaintzan eta gainera banilla (Vanilla fragrans) jangarri da.

ErreferentziakAldatu

  • Batygina, T. B., Bragina, E. A. i Vasilyeva, E. (2003): The reproductive system and germination in orchids. Acta Biol. Cracov. ser. Bot. 45: 21-34.
  • Berg Pana, H. (2005): Handbuch der Orchideen-Namen. Dictionary of Orchid Names. Dizionario dei nomi delle orchidee. Ulmer, Stuttgart.
  • Kreutz, C. A. J. (2004): Kompendium der Europaischen Orchideen. Catalogue of European Orchids. Ed. Kreutz, Landgraaf, Països Baixos.
  • Taylor, D.L. i Bruns, T.D. (1997): Ectomycorrhizal mutualism by two nonphotosynthetic orchids. Proc. Natl. Acad. Sci. USA; vol. 94, pp. 4510-4515, abril 1997 (en línia).

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orkidea