Uliako itsaslabarrak
Kostaldeko natur erreserba (Naura 2000)
Uliako Itsaslabarrak Donostiatik Pasaiaraino dagoen kostaldea da. Flora eta fauna aldetik duen balioarengatik Europako naturagune babestua da (BGL), Uliako parke barruan kokatuta dagoena.
Uliako itsaslabarrak | |
---|---|
1992ko maiatzean Europako Kontseiluak 92/43 zuzentarau onartu zuen habitat natural, flora eta faunaren kontserbazioaren ingurukoa.
1997ko abenduan, beraien habitat, fauna eta flora ikusita, Eusko Jaurlaritzak Uliako Itsaslabarrak Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) izendatzea proposatu zuen, Bruselara horren fitxa bidaliz (Kodea: ES2120014; azalera: 43 ha).
2004ko abenduan eremu honen BGL izendapen ofiziala egin zen Europako naturagune babestua bihurtuz, Natura 2000 sarean sartuta.[1][2]
Iruditegia
aldatu-
Uliako itsaslabarrak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Uliako mapa natura2000-n
- ↑ Uliako itsaslabarrak Marko Sierra-ren hitzaldiaren dokumentazioa. (Uliako Auzo-Elkartea, Okendo Kultur-Etxea, 2014-12-09)
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Ulia B motako ingurune babestua Natura 2000 barruan
- BGLak EAEn