Ireki menu nagusia

Uharte arku baten eraketaAldatu

Subdukzio gune batean, plaka baten ertza, beste baten azpian irristatzen da, zapalduz. Kontinente bat, subdukzio gune batetik gertu dagoenean, bere kostaldean, Lurraren barneko tentsioa askatzeko balbula natural bezala funtzionatzen duten sumendiak sortzen dira, subduzitzen den plakak, zapaldutako plakaren aurka egindako bultzadak eragina. Tenperaturek eta presioak (sakonerarekin gorantz egiten dutenak), subduzitzen den plakaren osagaien zati baten lurrunketa eragiten dute, bere mantuaren fusioa eraginez eta litosferatik, lurrazalaren bidez, gainazalera igotzen den dentsitate baxuko magma bat eragiten dute. Baina, subdukzio gune batetik gertu lurrik ez badago, irtengo den sumendi katea, itsas ohantzetik, uharte bolkanikoak eratuz irtengo da eta presionatutako plakaren mugarekiko paraleloa den arku forma bat hartuko du, aldi berean, subduzitzen den plakarekiko ganbila dena. Hau, azalera esferiko baten ertzaren luzeran zapaltzen den plaka esferikoaren geometriaren ondorio da.

Uharte arkuetako arroka bolkanikoak eta magma serieakAldatu

Orokorrean 3 serie bolkaniko daude, uharte-arkuetako arroka bolkanikoak sortzen dituztenak:

 
Alkali, Fe eta Mg oxidoen arteko diagrama tertziarioa. Serie Kalkoalkalinoetako magmak serie toleitikoko magmetatik bereizteko erabiltzen dena.

•   Serie toleitikoa- Basalto andesitikoa eta andesitak

•   Serie kalkoalkalinoa- andesitak

•   Serie alkalinoa- basalto alkalinoen subtaldea eta oso arraroak, potasio kantitate handiak dituztenak.

Serie bolkanikoak subdukzioaren eremuaren adinaren eta sakoneraren araberakoa da. Magma toleitikoa sakonera txikiko magmez osatutako subdukzio gazteetan errepresentatuta agertzen da. Serie kalkoalkalinoa eta serie alkalinoa subdukzio eremu zaharragoetan ikusi daitezke eta sakonera handiko magemekin erlazionatuta daude. Andesita eta basalto andesitikoa dira arroka bolkaniko ugarienak uharte-arkuetan, magma kalkoalkalinoen adierazle direlarik. Uharte-arku batzuek serie bolkaniko sakabanatua daukate, Japoneko uharte-arkuan ikus daitekeen moduan. Bertan, arroka bokanikoak serie toleitikotik, kalkoalkalinora eta alkalinora aldatzen dira, fosatik dauden distantziarekiko.

Denbora-eta espazio-aldaketak uharte-arkuetako bolkanismoaren ezaugaugarrietanAldatu

Uharte-arkuetan kimismoa denboran eta espazioan aztertuta aldaketa progresiboak gertatzen direla ikusten da.

K2O-aren eta hondoratutako plakaren sakoneraren arteko erlazioa aztertuta uharte-arku gehienetan eredu bat betetzen da: K gutxiko toleitak fosatik gertuen azaleratzen diren arroka bolkanikoak dira eta progresiboki fosatik urrundu ahala K ertaineko eta K altuko magma kalkoalkalinoak agertzen dira.

Denboran zehar ere uharte-arkuetako bolkanismoak aldaketak jasaten ditu. Normalean hasierako urratsak toleitikoak izan ohi dira eta denborarekin bolkanismo kalkoalkalinoagoa bihurtzen da.

Uharte-arkuetako magmatismoaren jatorriaAldatu

Uharte-arkuetako magmen jatorria mantuan dago.

H2O-aren portzentaia ere garrantzitsua da, bere kontzentrazioak hondoratzen den plakaren gainetik gelditzen den mantuko fusioa gertatzeko beharrezkoa den ur-proportzioaren etengabeko hornitzaileak balira bezala jokatzen dute. Askatutako ur horri esker, plaka zamalkatzailearen mantuko peridotiten fusio-puntua jeitsi egiten da eta magma kopuru izugarriak garatzen dira.

Uharte-arkuetako magmatismoaren ezaugarriak eta jatorriaAldatu

Uharte-arkuetako magmen sorreran parte hartzen duten prozesu nagusiak:

  1. Subdukzioa jasan duen lurrazal ozeanikoa eta berarekin hondoratutako sedimentuak berotu eta deshidratatu egiten dira, ura askatuz. Material horiek uharte-arkua oso gaztea denean jasaten dute fusio-partziala.
  2. Askatutako fase fluidoa eta bertan disolbatutako zenbait elementu gaineko manturaino garraiatuak izaten dira.
  3. Peridotita (Mantuko arroka) hidratatuak 110Km-ko sakoneran dauden presio eta tenperatura baldintzetan fusio partziala jasaten dute. Baldintza horiek %1-%2 fusio partziala jasaten dute eta izaera toleitikoa duen basalto olibinikoa sortzen da.
  4. Horrela,sortutako magma toleitikoak lurrazalaren azpian pilatzen dira eta kristaltze frakzionatua aktibatzen da. Magmen pilaketaz sortutako ganbera magmatiko handiak gaineko lurrazalaren fusioa eragin dezakete eta magma azidoagoak sortu.
  5. Ondoren,magma toleitiko edo kalkoalkalinoen desberdintze-prozesua gertatzen da.

Subdukzioaren beste ondorio batzukAldatu

Uharte arkutik gertu (subdukzio gunearen ertzera ematen duen aldetik), lurrazal mailan, plaka konbergenteen artean subdukzioa gertatzen den tokia argi uzten duen itsas hobi sakon eta estu bat sortzen da. Itsas hobi hori, beste baten ertza bere azpian irristatzen den plaka baten ertzak beherantz jasaten duen beheranzko bultzadaren marruskaduraren ondorioz eratzen da. Marruskadura hori, subdukzio lerroan gertatzen diren lurrikara ugariren jatorria da, epizentro sismikoak, lurrazaletik beherako sakonera handietan dituztenak.

Subdukzioen ondorioz murrizte prozesuan dauden ozeano arroak, ozeano hondakinak deituak dira, motelki txikitu egingo baitira, ondoriozko talka orogenikoa gertatzean estutuak geratuz. Prozesu hau, behin eta berriz gertatu da Lurraren historian.

AdibideakAldatu

BibliografiaAldatu

Apraiz, A. (2005): Plaka tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. UEU, Bilbao (355-363-orr.)