Andaman eta Nikobar uharteak

Andaman eta Nikobar uharteak (tamileraz: அந்தமான் நிகோபார் தீவுகள்; hindiz: अंडमान और निकोबार द्वीप; ingelesez: Andaman and Nicobar Islands) Indiako ozeanoan dagoen Indiako lurraldea da. Hiriburua Port Blair dute.

Andaman eta Nikobar
अंडमान और निकोबार द्वीप
அந்தமான்
 India
Wandoor Beach Andaman 4160169.JPG
Seal of Andaman and Nicobar Islands.svg
Administrazioa
Herrialdea India
ISO 3166-2 IN-AN
Hiriburua Port Blair Itzuli
Geografia
Koordenatuak 11° 41′ N, 92° 46′ E / 11.68°N,92.77°E / 11.68; 92.77Koordenatuak: 11° 41′ N, 92° 46′ E / 11.68°N,92.77°E / 11.68; 92.77
India AN.svg
Azalera 8,249 km²
Demografia
Biztanleria 365.265 bizt. (2001)
Dentsitatea 43 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hizkuntza ofiziala hindi, Tamilera eta Nicobarese languages Itzuli
www.and.nic.in

IzenaAldatu

Andaman Handuman hindizko Hanuman tximino-jainkotik dator. Nikobar, berriz, malaysieraz herriaren lurra esan nahi du.

HistoriaAldatu

 
Andaman eta Nikobar uharteen mapa, xehetasunez Port Blair hiriburua.

XIII. mendean Marco Polo esploratzaile veneziatarrak bisitatu zituen. XVII. mendean Maratha Inperioak hartu zituen eta Erresuma Batuak bitan: 1789-1796 eta azkenekoz 1858an.

1947an Indiak independentzia lortu zuenean, herrialdeko sei estatuen bat bihurtu ziren.

2004ko abenduaren 26an Ozeano Bareko kostaldeak suntsitu zituen 10 metroko tsunamiak uharteak eraso zituen. 7.000 biztnale hil ziren, gehienak kolonoak bertokoek bazekitelako lurrikarak daudenenan mendietara jo behar zela.

GeografiaAldatu

Lurraldeak 570 uharte baino gehiago ditu, horietatik 38 biztanleak dituztenak. Gehienak (550 inguru) Andaman uharteetakoak dira, horietatik 26 biztanleak dituztenak. Nikobar uharteak 22 dira (horietatik 10 biztanleak dituztenak). Uhartedi bien artean kanal bat dago: 150 km zabalera duen Ten Degree Channel edo Hamar Graduko Kanala.

Andaman uharteek 6.408 km² azalera dute; Nikobar uharteek 1.841 km².

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu