Ganbera magmatiko

Litosferan sakonera txikian (kilometro edo dozenaka kilometro gutxi batzuetara) dagoen magma-gordailua. Hortik eratortzen dira material bolkanikoak; magma jatorri sakonago batetik igotzen da lurrazaleraino

Ganbera magmatikoa litosferako sakonera txikian, sumendien azpian kilometro gutxira (1-10km), dagoen magma-gordailua da. Bertan magmak prozesu desberdinak jasaten ditu. Aktibitate bolkanikoaren nukleoa da. Hortik eratortzen dira material bolkanikoak; magma jatorri sakonago batetik igotzen da lurrazaleraino. Magma urtutako arrokez dago osatua eta mantutik dator. Ondoren magma hau erupzio maduan kanporatzen da. Ganbera magmatikoa eta sumendiaren kraterra konektatuta daude tximiniaren bidez. Magma hemen egoten da denbora batez litosferaren maila desberdinetan, azaleratzen den arte.

11.— Ganbera magmatikoa

Magmak bertan jasaten dituen prozesuen ondorioz ( magmatikoki bereiztea, kristalizazio zatikatua), ganbera magmatikoan magma likidoaren frakzioa disolbatutako gasekin eta presio eta tenperatura altuen ondorioz kristalizatu diren mineralek osatzen duten frakzio solidoak elkarbizitzen dira.

Magma freskoen erakarpenak izozte eta kristalizazio prozesuak gertatzen ari diren ganbaren kasuan, desbideratzeak sortzen ditu eta aldi berean oso bortitzak izan daitezkeen erupzioak garatzen laguntzen du.

Ganbera magmatikoaren dinamika aldatu

 
Sumendiaren zati desberdinak

Magma behetik gora igotzen da azaleko pitzaduretatik, bere inguruan dauden arrokak baino trinkoagoa delako. Gorazko bidea aurkitu ezin duenean ganbera magmatikoan pilatzen da. Ganbera magmatikoak denborarekin eraiki ohi dira, magma injekzio horizontal eta bertikalen ondorioz. Magma fluxu berriaren ondorioz lehendik dauden kristalek erreakzionatu egiten dute eta horrek ganbaran dagoen presioa handitzen du.

Ganbera magmatikoan dagoen magma hozten hasten da, eta fusio-puntu altuena duten elementuak, adibidez olibinoa, zeina irtenbidetik kanpo kristaltzen duen, bereziki ganbarako horma hotzenetatik gertu, hondoratzen den mineral pilaketa sortuz. Hozten denean, mineral fase berriak asetu egiten dira eta arroka motak aldatu egiten dira normalean gabro, diorita,tonalita eta granitoa edo gabbro, diorita, sienita eta granitoa osatuz. Magma denbora luzez ganbera magmatikoan geratzen bada, dentsitate txikiagoko konposatuekin geruzatu egin daiteke, zeinak goiko zatira joaten dira, eta material trinkoenak hondoratu egiten dira. Arrokak geruzetan pilatzen dira, intrusioa osatuz. Ondorengoko erupzioek geruzetan deposituak eragin ditzakete.

Honen adibide Vesubio mendiaren erupzioa da, non magma ganberan apar-harriaren geruza lodi bat geratu zen.

Magma ganbera hoztearen beste efektuetako bat, solidifikatu daitezkeen kristalek gasak askatuko dituzte likido egoeran zeudenean disolbatu zirenak. Hauen ondorioz handitu zen magma ganberaren presioa. Erupzioa eragiteko bezain bestekoa. Fusio-puntu txikiagoa duten materialak ezabatzearen ondorioz, magma biskosoagoa izango da, silikatoen kontzentrazioa handitu delako. Magma ganberaren geruzatzeren ondorioz beraz, magmaren barneko gas kantitatea handitzen da. Baita magma biskosoagoa egiten da, eta honek eragin dezake geroko erupzioa explosiboagoa izatea.

Magma ez bada azalera bentilatzen erupzio bolkaniko batean, pixkanaka hozten joango da eta sakonki kristalizatuko da gorputz igneo intrusibo bat sortzeko. Adibidez, granito edo gabroz osatutako bat.

Magma ganbera non kokatzen den jakin ahal izateko sismologia erabili daiteke. Lurrikaren uhin sismikoak mantsoago mugitzen dira arroka likidoan.

Zer da magma aldatu

Urtutako lurraren barneko arrokek sortzen duten material dentsoa da. Sustantzia likido, lurrunkor eta solidoz dago osatuta. Magmaren jatorria, fusio partziala afektatzen duten mantuko arrokei dagokio. Arroka hauek gaineko mantuan urtzen dira eta gora joaten sahiatzen dira. Fusio partziala gertatzen da tenperatura 1000-1200 °C tartean dagoenean eta olibinoak, piroxenoak eta peridotitak urtzen dituenean.

Magma hau hozten denean bere osagaiak kristalizatzen dira eta arroka igneoak sortzen dira. Bi motatakoak izan daitezke:

  • Magma lurraren barruan kristalizatzen daba arroka plutonikoak edo intrusiboak sortzen dira.
  • Magma hau lurraren barnetik kanpora ateratzen denan, laba sortzen da. Laba da sumendi bat erupzioan dagoenean tximiniatik irteten den materiala, arroka urtua. Laba hau hozten denean arroka bolkanikoak sortzen dira.

Laba eta magma ez dira gauza bera. Magma material harritsu urtua da lurrazalaren barruan kristalizatzen dena. Ez da inoiz lurrazaletik kanporatzen kristalizatu gabe. Laba ordea lurrazalean kristalizatzen da.

Magma mota desberdinak sailka daitezke:

  • Basaltikoa: tolerikoak izan daitezke. Hauek silize gutxi dute, dortsaletan sortzen dira. Beste aldetik, alkalinoak izan daitezke. Sodio eta potasio asko dute eta plaka tektonikoen barnealdean sortzen dira.
  • Andesitikoak: silize asko dute. Mineral hidratatuz daude osatuta, hala nola biotita. Subdukzio eremuetan sortzen da.
  • Granitikoak: fusio-puntu txikiagoa dute, eta plutoiak sor ditzake. Plutoiak magma masak dira. Eremu orogenikoetan sortzen dira.

Beraien konposaketa mineralogikoei begiratuta magma mafikoak eta felsikoak daude.

Magmaren konposaketaren azterketa oso garrantzitsua da. Arroka magmatikoak beraien silize ( ) konposaketagatik sailkatzen dira. Silize asko duten arrokak aberatsak dira kuartzoan eta feldespatoetan. Gutxi dutenek ordea kuartzo gutxi izaten dute edo ez dute izaten. Alde batetik, orokorrean,  asko duten magmak aberatsak dira mineral felsikoetan eta magma felsikoak deritze. Fe, Mg eta Ca gutxi izaten dute. Na eta K asko. Beste alde batetik,  gutxi duten magmak mirenal mafikoetan aberatsak dira. Fe, Mg eta Ca asko dute eta Na eta K gutxi.

Magmaren konposaketa kimikoa:

Elementuak Ultrabasikoa Basikoa Erdibidekoa Felsikoa (azidoa)
SiO2 44,21 49,20 57,94 72,82
TiO2 0,11 1,84 0,87 0,28
Al2O3 0,96 15,47 17,02 13,27
Fe2O3 1,8 3,79 3,27 1,48
FeO 9,36 7,13 4,04 1,11
MgO 32,86 6,73 3,33 0,39
CaO 8,88 9,47 6,79 1,14
Na2O 0,11 2,91 3,48 3,55
K2O 0,01 1,1 1,62 4,3
 

Magma kutsadura aldatu

Magma gora doan heinean, gorputz magmatikoek sortzen duten beroarengatik inguruko arroken fusioa gerta daiteke. Arroka hauek magmaren konposizio kimiko eta mineralogiko desberdina izan dezakete. Honen ondorioz kanporatzen den magmaren konposaketa, eta magma ganberatik atera den magmaren konposaketa kimikoa desberdina izan daiteke. Honi magmaren kutsadura deritzo.

Ikerketa sismikoak aldatu

Ikerketa sismiko gehienen arabera, ozeanoaren azpian bilatu diren magma ganbera guztiak zuzenak dira. Baina ikerketa sismiko hauek ez dute uzten jakiten ezaugarri detailatuak formari buruz

Kalkuluen arabera, barlasai bat magma ganberan bihurtzeko propagazioaren araberakoa eta hozte prozesuaren denbora tartekoaren araberakoa da. Magmaren hornikuntza eta hornikuntza tasa asoziatura zuzenki proportzionala denean gertatzen da.

Dikearen injekzio tasa orduan eta handiagoa izan, probabilitate handiagoa egongo da atalasera iristeko eta beraz, probabilitate handiagoa egongo da atasala magma ganbera bihurtzeko. Sakonera gutxiko magma ganberak daudelako uste da.


Historia aldatu

 
Hawaiiko sumendi bat.

2006. urtean Hawaiiko sumendi batean ikertzaileek aktibo zegoen ganbera magmatiko bat zulatu zuten nahi gabe. Lehen aldia zen magma bere egoera naturalean ikertzen zela. Ikerlarien helburua 2,5km-tako sakoneran energia iturri geotermikoa bilatzea zen, baina barautsak ganbera magmatikoa hautsi zuen. Urtutako arroka hainbat metro igotzen hasi zen eta ondoren solidotu egin zen, honela ikerlariek aztertu ahal izateko.

Hau garrantzitsua izan zen, magma sakonera handian gordetzen delako eta oso zailak dira detektatzen. Zientzilariek deketatu dituzten magma ganberak ez daude sakonera handian. Aktibo dauden sumendien magma ganberak, lurrazaletik 1-8km artean kokatzen dira. Distantzia hau geologian oso txikia da.

 

Motak aldatu

Hiru magma ganbera mota bereizi daitezke beraien sakoneraren arabera:

  • Ganbera sakonak dimentsio handietan: honen adibide batolitoa da. Dimentsioak 700km zabalera eta 1300km altueran dira.
  • Erdibideko sakonera: tamaina desberdinetakoak aurkitu daitezke. Honen adibide lopolitoak eta stock dira.
  • Azaleko ganbera: sakonera txikieneko magma ganberak sartzen dira talde honetan.

Erreferentziak aldatu

  1. Universe today. Space and astronomy news: magma chamber by Fraser Cain
  2. Science Direct: Magma chamber by Agust Gudmundsson
  3. The Science Site: Magma chamber
  4. Cámara magmática: creado por Kenyo Sueldo
  5. https://web.archive.org/web/20181203074633/https://geologiaweb.com/rocas-igneas/procesos-magmaticos/

Kanpo estekak aldatu