Tanimbar uharteak

Tanimbar uharteak (edo Timorlaut), Indonesiako uharte batzuk dira, Moluka edo, indonesieraz, Maluku izeneko probintzian aurkitzen direnak.

Tanimbar uharteak
ID Tanimbar.PNG
Datu orokorrak
Garaiera49 m
Azalera5.430 km²
Geografia
Koordenatuak7°30′S 131°30′E / 7.5°S 131.5°E / -7.5; 131.57°30′S 131°30′E / 7.5°S 131.5°E / -7.5; 131.5
KokapenaBanda Sea Islands moist deciduous forests (en) Itzuli
Estatu burujabe Indonesia
Indonesiaren banaketa administratiboa Molukak
Ur-gorputzaBanda itsasoa
Leku geografikoaMolukak

5.500 kilometro karratu eta 60.000 biztanlerekin, Timor eta Ginea Berriaren artean daude. Uharterik garrantzitsuena, Jamdena edo Yamdena da, 3.100 kilometro karratuko hedadura duena, uharte honetan, uhartediko herririk garrantzitsuena den Saumlaki dagoelarik, Selaru eta Larat uharteez gain. Bertan, batata, mangoa eta papaia landatzen dira. Nakar eta itsas luzokerren arrantza ere badago.

Indonesiako ekialdeko gainontzeko uharteak bezala, Tanimbar uharteak Wallacen Lerroan daude, interes zientifiko handikoak bere biodibertsitate aberatsagatik, Asia hego-ekialdea eta Ozeaniaren artean aurkitzen baitira. Tanimbarreko kakatua eta Tanimbarreko kanpandorreko mozoloa bezalako espezieak daude.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Indonesiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.