Udalatx
Udalatx[1] edo Udalaitz Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugan dagoen mendia da, Arrasate eta Elorrio artean zehazki. Iparraldeko magalean edo Bizkai aldekoan Zumelegi ibaia jaio da, aurrerago Arrazolarekin batera Ibaizabal sortzen duena. Batzuetan, Udalaitz izenarekin ageri da, baina euskara batuan Udalatx da hobetsitakoa, mendebaleko euskaratik datorrena.[1]
Udalatx / Udalaitz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.117 m |
Prominentzia | 610 m |
Mota | mendia |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°05′28″N 2°30′44″W / 43.0911°N 2.5122°W |
Honen parte da | Euskal Herriko arkua |
Mendikatea | Udalako mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Udala (Arrasate) |
Luberri | Luberri |
Geologia | |
Material nagusia | kareharri |
Geologikoki kareharrizko mendigunea dugu hau, inguruko mendien bezalakoa.
1.117 metroko garaiera dauka.
Deskribapena
aldatuUdalatx Udalako mendilerroan kokatuta dago, eta Anboto eta Aramotz gailurrekin batera lerratzen da, nolabaiteko mendilerroa osatuz. Anboto eta mendi honen artean Betsaide dugu (554 m), hiru probintziek bat egiten duten tokia dena, Araak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, alegia. Halaber, hildako mendizaleen omenezko monumentua dago bertan.
Gailurrak zerra itxura ematen dioten hainbat mutur ditu, hiru izanda gandorraren tontor nagusiak, mendebaldetik ekialdera Atxaurutxugane (1040 m), Erdikoatxa edo Erdiko Axpunta (1.026 m) eta Udalatx tontor bera (1.117 m). Ipar-mendebaldean, Santa Luziaren baseliza dagoen Artadi mendixka (500 m) eta Gongeta edo Zolotxa tontorra (704 m) ditugu, Elorrio aldera. Hego-mendebaldean, bestela Pozutxueta (182 m) tontorrak mendigunea osatzen du
Gipuzkoako aldetik Arrasateko Udala auzoarekin egiten du bat, zeinak mendiari izena ematen dion. Arrasatetik ikusten den muturrak, 1.073 metroko garaiera duena, gurutze handi bat du; mutur hau, hala ere, ez da guztietan garaiena, Bizkaitik gertuago kokatuta dagoen beste bat altuagoa baita.
Landaretza
aldatuZuhaitzen artean, mendigunearen hegoaldean dagoen basoa azpimarratzekoa da, haritz eta artearen familiakoa den abaritza edo Quercus coccifera espeziea alegia, kurioski mediterraneo aldekoa dena eta Gipuzkoa osoan hemen bakarrik dagoena.
Igotzeko bideak
aldatu- Udalatik, Arrasate (479 metro): Ordu bat eta 30 minutu hartzen du igoerak.
- Kanpazarko mendatetik (464 m) : Ordu bat eta 45 minutu.
- Iguriatik, Elorrio (223 m): Ordu bi.
Santutegia
aldatuGurutzea eta tontor nagusiaren artean, Gipuzkoa aldean, Asuntzeko santutegiaren aztarnak ikusgai daude oraindik, non fraide eremutarrak bizi baitziren. XVI. mendean leku honen lehen aipamena jaso zuen Esteban Garibaik.
Dirudienez, leku horretan San Valerio bizi eta hil zen, Zaragozako apezpikua izan zena IV. mendean.
Kobazuloak
aldatuTontor nagusiaren azpian kobazulo txiki bat dugu, iturria daukana. Tontor nagusia eta Erdikoatxa artean, bestela, beste koba askoz handiagoa topa dezakegu, Kobaundi izenekoa. Haren barrutik, Anbotoko ikuspegia dago.
Halaber, Lezetxiki inguruko paraje hauetan dago, Kobate eta Bostate artean. Bertan topatu dira Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak. 1927an ekin zioten arkeologia-indusketak egiteari.
Meatzeak
aldatuXIII. mendetik gutxienez meatze lanak egin izan dituzte Udalatxen, "Cofradía de Venaqueros de San Valerio" elkartearen eskutik. Minerala agortzean, kofradia desagertu zen 1958an.
Gaur egun hauen aztarnak oraindik ikus daitezke Iguriatik abiatzen den bidetik igo izanez gero.
Historia garaikidean
aldatuGerra Zibilean
aldatu1936ko irailetik jarduera militar bizia egon zen mugako zonalde honetan, frontea Bizkaia eta Gipuzkoa artean baitzegoen. Elgeta eta Kanpazar eta Udalaitz arteko bideak Camino de los Toldos izena hartu zuen. Intxortako mendiak erresistentzia-gune sendoa izan zen errepublikarren aldetik, bertan EAJko batailoiak zeudela. "Hermanos Proletarios" batailoia Kanpazarren zegoen, eta CNTko "Isaac Puente" eta "Malatesta" batailoiak eta Izquierda Republicanaren "Zabalbide" konpainia Udalaitzen zeuden.
Azken hamarkadetan
aldatu2006an Abiadura Handiko Trenaren Euskal Y-a eraikitzeari ekin zioten, eta besteak beste paraje hauetan ingurumenean inpaktu handia izan dute obrek. Hori dela eta, mendiaren ingurualdea babesteko eskatu dute herritar ekimen batzuen aldetik, natura parkea izendatzea ere proposatuz.
Bestela, 2015ean hasi ziren Arrasate-Udalatx mendi lasterketa antolatzen, Mondraitz kirol klubaren aldetik.[2]
Dokumentala
aldatu2023ko abenduan aurkeztu zuten "Udalatx: Ura eta atxa" izenburuko dokumentala Bilbao Mendi Film Festivalean, Eñaut Iturbek eta Iban Ayesak zuzenduta eta Arrasateko Besaide Mendi Elkarteak lagunduta.[3]
Ia 40 minutuko iraupena dauka, eta geologia, zoologia, botanika eta historia arloak jorratzen ditu mendiaren inguruan.
Iruditegia
aldatu-
Udalatx, Betsaidetik ikusita
-
Udalatx, Kurtzebarritik ikusita
-
Udalatx, Arrasatetik ikusita
-
Gailurraren irudia
-
Udalatx, Urkuluko uharkatik ikusita.
-
Udalatx, Meatzerrekatik ikusita
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Euskaltzaindia: Elorrioko toponimoak, Euskal Onomastikaren Datutegian.
- ↑ Arrasate-Udalatx mendi lasterketaren ibilbidea.
- ↑ "Udalatx: Ura eta Atxa" (Mendi Film, 2023ko abenduan).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |