👶
Jaiotza
1949ko ekainaren 5a
Errenteria
🔨
Lanbidea
idazle
📷
Argazkiak
ikusi
Mariasun Landa 2001ean

Mariasun Landa Etxebeste 1949ko ekainaren 5an Errenterian, Gipuzkoan, jaio zen euskal idazlea da.

Ikasketak

aldatu

Mariasun Landak lehenik eta behin Gizarte-lagintzan graduatu zen. Ondoren, Frantziako hiriburura joan zen, Parisera, eta, berta, Filosofiako ikasketak burutu zituen. Filosofiako ikasketak bukatu zituenean Euskal Herrira itzuli zen euskalduntzeko helburuarekin.

Irakasle lanak

aldatu

Euskalduntzeko helburua betetzeko Zarauzko Ikastolara joan zen. Bertan, Anjel Lertxundi euskal idazlearekin batu zen eta garai horretan irakaskuntza munduan sartzea erabaki zuen. Irakaskuntza lanetan hasi zenean ezkutuan zeuden lokal eta garajeetan ematen zituen klaseak. Gainera, garai hartan ez zegoen euskal material gehiegirik, beraz, Mariasun bera aritu zen euskarazko materialak sortzen.

Beranduago, Eusko Jaurlaritzaren irakasleriaren euskalduntze programan burutzen zuen lanarekin, ikastoletako irakasleriaren kide egin zen.

Azkenik, EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan hasi zen irakasle lanetan. Bertan, Literaturaren Didaktika ikasgaia ematen zuen eta zeregin horretan jardun zuen erretiroa hartu aurretiko urteetan.


Literatura ibilbidea

aldatu
 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Mariasun Landa eta XX. mendeko haur eta gazte literatura
 
"Galtzerdi suizida" liburuaren azala. Egilea: Mariasun Landa. Ilustratzailea: Antton Olariaga.

Mariasun Landa Haur eta Gazte Literaturan eginiko argitalpenengatik da batez ere ezaguna. Bere ipuinik ezaguzenak Galtzerdi suizida eta Krokodiloa ohe azpian dira beste batzuen artean. Bere lanak hizkuntza ezberdinetara itzuli dira, hala nola, gaztelaria, katalana, galiziera, frantsesa, italiera, greziera, esloveniera, arabiera edota koreera.

Generoa

aldatu

Mariasun Landak idatzitako lanen protagonistak emakumeak dira. Emakume horiek gizarteak ezarri dituen genero estereotipoak apurtzen dituzte ahulak izan ordez, ausartak, autonomoak, abenturazaleak eta sentikorrak baitira.

Liburuak:

aldatu
  • Elefante txori-bihotza (Anaya 2001)
  • Galtzerdi suizida (Elkarlanean 2001)
  • Krokodiloa ohe azpian (Alberdania 2002)
  • Haginak eta hilobiak (Erein 2005)
  • Aitonaren txalupan (A Fortori 2011)

Sariak

aldatu

Honako hauek dirak Mariasunek irabazi dituen sariak:

 
Mariasun Landa
  • 2014an Eusko Ikaskuntzaren Kultura, Arte eta Giza Zientzien Saria.
  • 2016an: Rosalia de Castro Pen Saria.
  • 2017an Josepi dendaria obran egiten duen denda txikien goraipamenagatik, Manises herrira gonbidatu (Valentzia) zuen bertako Merkatari Elkarteak.

Errekonozimendua

aldatu

2010. urtean Errenteriako udalak Mariasun Landa Sariak sortu zituen idazlearen omenez. Sari honen bidez, emakumeek gizarteko arlo desberdinetan Errenteriako herriari eginiko ekarpenen berri eman nahi da.