aldatu

Apo lasterkariak egiten duen soinua kilomtero batera ere entzun daiteke batzuetan

Apo lasterkaria (Epidalea Calamita) anfibio taldeko animalia bat da eta Iberiar penintsulan aurki daiteke. Gaueko animalia da, eta horregatik, harrien edo apoak egindako babeslekuen azpian igarotzen du eguna.

Nolakoa da? aldatu

   Ba al dakizu    
Bere hankak motzak direnez ezin duela salto egin. Horregatik, lasterka mugitzen da. Hortik dator bere izena, apo lasterkaria.

Apo lasterkariak tamaina erdikoak dira eta emeak (3,8 - 9,2 cm) arrak (3,1 - 7,1 cm) baino handiagoak dira. Haien buruak triangelu forma dauka eta zabalagoa da luzea baino. Buruaren alde bakoitzean begi handi bana dauka eta bere hankak beste apo mota batzuenak baino motzagoak dira. Apoak kolore desberdinetakoak izan daitezke, baina normalean marroiak, berdeak, grisak eta horiak izaten dira. Emeen eztarria zuria da eta arrena, aldiz, urdina. Espezie honen ezaugarri bereizgarriena sorbaldan duten lerro horia da.

Non bizi da? aldatu

 
Bere hedapena Europan zehar

Apo lasterkaria Europako toki askotan aurki daiteke, hego ekialdean eta ekialdean izan ezik. Gainera, Iberiar penintsula ia osoan ere badaude, beraz, Euskal Herrian bizi dira ere.

Apo lasterkaria, toki desberdinetan bizi daiteke, besteak beste, kostaldean, mendialdean eta leku hezeetan. Animalia lurtarra da gehienbat, baina ura behar du ugaltzeko. Hareazko lurrazal bigunak nahiago dituzte, ezkutatzeko zuloak egiteko.

Zer jaten du? aldatu

Zapaburuak belarjaleak dira batez ere eta algak jaten dituzte, baina batzuetan beste zapaburuak ere jaten dituzte.

Helduak haragijalek dira eta intsektuak eta bestelako ornogabe txikiak jaten dituzte (euliak, armiarmak, inurriak, eskorpioiak, zizareak…).

Zer animalia jaten ditu apo lasterkariak? aldatu

Mehatxu naturalei erreparatuz, hau da, haien harrapatzaileak, espezie desberdinak aurki ditzakegu. Horien artean, sugeak, txori batzuk, azkonarrak, karramarroak eta saguak. Hauetaz babesteko, apo lasterkariak hainbat defentsa mekanismo ditu. Batetik, bere larruazaleko koloreak naturan ezkutatzeko balio dio, ingurunean kamufla daitekeelako. Bestetik, beste apoak bezala, bere azalaren azpian guruin pozoitsu bat dauka, beraz, harrapakariren batek kozka egiten badio pozoiak haren ahoa lokartzen du. Horrela, predatzaileak berehala uzten dute apoa, kalte handirik egin gabe.

Bizi zikloa aldatu

Emeak 3.000 arrautza inguru erruten ditu, zenbait metroko luzera izan dezaketen gelatinazko bi lokarri luzetan. Garapena oso azkarra izaten da, eta bost-sei egunetan 20 milimetro inguruko luzerako apaburu txiki arre-ilunak jaiotzen dira bertatik. Zapaburu hauen garapenak beste 6-8 aste behar izaten ditu, eta epe horretan 10-15 mm-ko ehundaka apotxo lehorreratzen dira, ausardia osoz, gogotsu, mundu lehor berri horri aurre egiteko asmoz. Baina hala ere, bakan batzuk baino ez dira izango lau urteren buruan heldutasun sexuala lortu, eta belaunaldi berriaren bila saiatzeko gai izanen direnak.

Emeak 13 urtera arte bizi dira, eta arrak bederatzi urtera arte.

Hamar edo hamabi orduko kopularen ondoren errunaldi bat egiten dute. Errosario bikoitz bat da, 1.000 eta 11.000 arrautza artekoa, kolore beltzekoa, putzu eta urmaeletako sakonera txikiko uren hondoan. Bi hilabeteren ondoren, zapaburuak jaiotzen dira, beltzak eta txikiak.

Gaueko ohiturak ditu; egunez, harean edo harrien azpian ezkutatuta egoten da, 20 zentimetroko sakoneraraino.

Negua ere harearen eta harrien azpian igarotzen dute, hibernazioan.

 
1. Bere arrautzak
 
2. Zapaburuak
 
3. Apo lasterkari gaztea
 
4. Apo lasterkari heldua


Arriskuan al daude? aldatu

   Ba al dakizu    
Adibidez, Gasteizko udalak 3 urmael jarri zituen Zabalganako auzoan espezie honen kontserbazioan laguntzeko

Espezie honek dituen mehatxu nagusien artean leku hezeguneen desagerpena dago, izan ere, horrek haien ugalketa konplikatzen du. Horretaz gain, errepideetan apo lasterkari asko hiltzen dira urtero, autoek harrapatzen dituztelako.

IUCN en arabera 2006 urtean Apo lasterkariaren egoera kezka txikikoa zen, baina arriskuan dauden espezieen euskal katalogoan “Ahul” kategorian jarri zuten. Horregatik, oso babestuta dago Bernako hitzarmenagatik. Argi dago haien egoera ahularen errudunak gizakiak direla, beraz oso garrantzitsua da erantzukizuna hartzea eta zerbait egitea egoera hobetzeko. Haien populazioa handitzeko helburuz, euskal kostan, behin behineko urmael batzuk jarri dituzte, espeziearen ugalketa errazteko. Euskal eskola askotan ere, urmael sare bat egiten ari dira espezie honen biziraupena bultzatzeko.

Gehiago jakiteko aldatu

Artikulu honetan, apo lasterkariari buruzko informazio gehiago ikas dezakezu:

https://zientzia.eus/artikuluak/apo-lasterkaria-begirik-ederrenen-jabe/

Hurrengo artikuluan, eskoletan egiten ari diren urmael sareen informazioa aurki dezakezu.

https://www.aranzadi.eus/urmaelaeskolan