Hezeguneak etengabe edo aldika urez estalita egoten diren eremu hezeak dira. Batzuk lehorrean egoten dira, aintzirak edo zingirak, adibidez; itsas-bazterrean ere egoten dira, padurak edo mangladiak, esaterako.
Hezeguneetako lurra urez beteta egoten da, zoruak ez duelako ura ondo drainatzen, hau da, ez delako lur barrura iragazten. Askotan, urak sakonera txikia baino ez du izaten.
Hezegune mota bakoitzak hainbat lurzoru eta landare mota ditu. Urtegiek eta padurek mineral asko dituzten lurzoruak dituzte. Landaretza ere ugaria eta joria izaten da. Zingirek mineral gutxiago izaten dituzte eta landare gehienak zuhaixkak dira, eta paduretan ihiak eta landareak dira nagusi.
Hezeguneak oso garrantzitsuak dira ingurumenarentzat. Landare eta animalia ugari egoten dira bertan. Kostaldeak babestu eta kutsatutako urak garbitzen laguntzen dute; gainera, uholdeei aurrea hartzeko eta lurpeko ur-hornidurak leheneratzeko ere balio dute.