Txikipedia:Amaia Elizagoien


Amaia Elizagoien Varela "Ameli"

Amaia Elizagoien "Ameli" Oroñozen jaio zen.
Amaia Elizagoien "Ameli" Oroñozen jaio zen.

(Oronoz, Baztan, Nafarroa Garaia, 1994ko azaroaren 29a) bertsolaria, idazlea eta ipuin-kontalari profesionala da. [1]     

Bizitza aldatu

Lehen urratsak aldatu

2-3 urte zituenetik Amaia Oronozen bizi izan da. Ameli du izen artistikoa.Txikitatik bertso eskolan ibilitakoa da, Donezteben, Estitxu Arozenarekin eman zituen bere lehen pausoak eta ondoren aitarekin, Bittor Elizagoienekin jarraitu zuen. Txikitatik bertsoetan ibili da Amaia. 2008an gaztetxoen txapela jantzi zuen eta bi alditan kantatu du gaztetxoen Euskal Herriko txapelketan. 2013an kantatu zuen lehen aldiz Nafarroako txapelketan.

Haur Hezkuntza ikasi zuen Bergaran, eta garai horretan ezagutu zuen ipuin-kontalaritzaren mundua. Ondoren Gasteizen egin zuen Haur Hezkuntzako gradua, EHUn.

Ibilbide profesionala aldatu

Irakasle ikasketak egin zituen arren, ipuin-kontalari aritzen da batez ere. Ipuin kontalaria da 2015etik.

“Ofizio hau aunitz (asko) maite dut. Pribilegio bat da kontalaritzaz bizi ahal izatea Euskal Herrian. Kontalari bezala nire helburua beti izan da gure antzinakoek egin duten lana transmititzea, baina gaur egungo gizartera egokituz.”

Ipuin kontaketa musikatuak ere egiten ditu Irati Celestino musikariak lagunduta. Txikitatik izan du ipuinak ahoz kontatzeko harreman estua, amak erakutsi zion ipuinen mundua.

Adin guztietakoentzat kontatzen ditu ipuinak. Bertsolari ere jarduten du eta kazetari lanetan ere ibiltzen da, Xaloa telebistan. Idazle lanean berriz, besteak beste, Begoña Durrutyk ilustratutako ipuinari hitzak jarri dizkio.

Amaiur liburuaren aurkezpena[1]

Lanak aldatu

Emanaldiak aldatu

  • Ipuingarria izango da. Liburuaren festa, 2021eko azaroaren 4, 5, 6 eta 7an Iruñean.
  • Ondarroan Txomin Agirre udal liburutegian. LH2ko umeentzako saioa.

Formakuntza saioak aldatu

2022an Elgetan kontalaritzari buruzko formakuntza gidatu zuen.

Argitalpenak aldatu

  • Oihanean sentitu. Bideak bertze ipuin liburuko narrazioak, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak plazaratutakoa.
  • Amaiur. (Amaia Elizagoien-Begoña Durruty).[1]

Bertsolaritza txapelketak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Amaia Elizagoien. 2024-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).