Abdul Razak Hussein

Tun Haji Abdul Razak bin Dato' Hussein (Pekan, Pahang, 1922ko martxoaren 11 - Londres, 1976ko urtarrilaren 14a) malaysiar politikaria izan zen. Malaysiako lehen ministroa izan zen 1970etik 1976ra.

Abdul Razak Hussein
Tun Abdul Razak (MY 2nd PM).jpg
Defentsa ministroa

1974 - 1976
Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

1970eko irailaren 23a - 1975eko abuztuaren 12a
2. Malaysiako Lehen Ministroa

1970eko irailaren 22a - 1976ko urtarrilaren 14a
Tunku Abdul Rahman - Hussein Onn
Defentsa ministroa

1957ko abuztuaren 31 - 1970eko irailaren 22a
Malaysiako Lehen Ministrordea

1957ko abuztuaren 31 - 1970eko irailaren 22a
← baliorik ez - Ismail Abdul Rahman (en) Itzuli
Member of the Dewan Rakyat (en) Itzuli


Defentsa ministroa

Bizitza
JaiotzaKampung Pulau Keladi (en) Itzuli1922ko martxoaren 11
Herrialdea Malaysia
HeriotzaLondres1976ko urtarrilaren 14a (53 urte)
Hobiratze lekuaMakam Pahlawan (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Leuzemia
Familia
AitaHussein bin Mohd Taib
Ezkontidea(k)ezezaguna
Rahah Noah (en) Itzuli  (1952ko irailaren 4a -  1976ko urtarrilaren 14a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMalayako Unibertsitatea
HizkuntzakMalaysiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
Alderdi politikoaUnited Malays National Organisation (en) Itzuli

Find a Grave: 14794059 Edit the value on Wikidata

Bigarren Mundu Gerran japoniarren aurkako erresistentzia antolatzen lagundu zuen Pahangen. 1947an Britainia Handira joan zen zuzenbidea ikastera eta abokatu gisa lan egin zuen Londresen. 1950ean Malaysiara itzuli zen eta funtzionario-lanetan aritu zen.

1955ean diputatu hautatu zuten eta Hezkuntza ministro izendatu zuten. 1956an Londresen Malaysiaren independentzia negoziatu zuen kideetako bat izan zen. 1959ko hauteskundeen ondoren, Landa Garapeneko ministro, Defentsa ministro eta lehen ministrorde izendatu zuten.

1970eko irailean Malaysiako lehen ministro bihurtu zen. Malaysian 2018ra arte gobernatu zuen Barisan Nasional alderdien koalizioaren sustatzailea izan zen. Malaysiako Politika Ekonomiko Berria ere ezarri zuen pobrezia murrizteko helburuarekin.

Londresen hil zen leuzemiaren aurkako tratamendua jasotzen ari zela.