Topic on Wikipedia:Txokoa

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Erreferentzien zerrendan aipu motzak, eta Bibliografiaren zerrendan, aipamen luzeak egin dituen artikulu bat itzuli dut (ikus: https://en.wikipedia.org/wiki/Photogrammetry-gaiki dago, baina zer egin nahi deten ulertzeko da). Kontua da oraindik ez dakidala nola egin hori. Zer orritan aurki dezaket horri buruzko laguntza? Badakit Sfn txantiloia erabili behar dela, baina ez dakit nola.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dakit dokumentuta dugun. Erreferentzia laburrak egiteko erabiltzen dugun txantiloietako bat (gehiago daude) {{sfn}} da. Jar dezakezu {{sfn|abizena|urtea|p=orrialdea(k)}} eta berak egiten du lotura bat gero bibliografian hori betetzen duen elementuarekin. Egile bat baino gehiago badaude, |urtea aurretik sar ditzakezu nahi haina abizen. Begiratu dezakezu Erromatar Inperioa, nola egin den ikusteko.

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Ados. Eskerrik asko!

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Gaiarekin jarraituz, nik ere Suna no onnak duen arazoa dut, eta Theklanek emandako aholkuak jarraitu ditut, baina ez dut loturak egitea lortzen. Azkenean eta Erromatar Inperioa artikuluaren loturak nola egin diren ongi begiratuz ikusi dut bibliografiaren aipamenetan, Erreferentzia txantiloian, Ref=harv parametroa agertzen dela, azkena, baina niri, txantiloia sartzeko irekitzen dudanean, ez zait parametro hori sartzeko aukerarik agertzen, bai ordea (Erref), baina, hori sartuz gero, ez du loturarik egiten. Laguntzerik bai?

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Nik Fotogrametria artikuluan erabili dut sistema hori eta Ref=harv ez dut erabili. Hori, agian, kodean sartu behar da eskuz, baina ez dut uste beharrekoa denik. Kode zati hori niri agertu zait, bakarrik, itzulpen tresna erabili dudanean.

Txantiloiaren dokumentazioa idatzi dut: Txantiloi:Sfn Azalpenak zabaldu daitezke eta adibideak jarri.

Fotogrametria artikuluan izan dudan bete arazo bat txantiloi horrekin: informazioa askotan web-guneetatik dator, adibidez, zientziari buruzko web publikoak, eta horietan ez da ia inoiz urterik adierazten.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, Mila esker zure erantzunagatik. Gauza arraro bat gertatzen zait, "Sfn" txantiloia erabiltzen dut, nire ustez ondo, baina txantiloiaren ondoren sato bat ematen du idatzitako paragrafoa, honela:

"Ezagutzen den lehen misterio-[1] [2]

eta suspense-istorioa, trama anitz
eta detektibe-eleberriko elementuekin, Hiru sagarrak izan zen, Hikayat al-sabiyya 'l-muqtula (Hildako gazteen ipuina) izenez ere ezaguna, Xerazadek Mila gau eta bat gehiago bilduman kontatutako ipuinetako bat."

Mila buelta eman dizkiot, baina ez dut zuzentzea lortzen. Laguntzerik bai?

Behar bada, hau artikuluaren eztabaidan sartu beharko nukeen, baina hemen hasita dagoenez...

  1. Marzolph 2006, 240-242 orr. .
  2. Marzolph, Van Leeuwen & Wassouf 2004, 414 orr. .
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Zein artikulu ari zara lantzen, Joxan Garaialde? Jatorrizko artikuluan ikusita, beharbada lagun dezaket. Dena den, azaldu duzun saltoarena gertatu izan zait beste artikulu batean. Hori botak eskua sartu eta gero gertatu zelakoan nago, Hala ere, ez dut zuzeneko loturarik ikusten ere.

Eman diodan behin-behineko soluzioa: lotu atzetik datorren esaldia sfn txantiloiari, zuriunerik gabe, honela. Ea balio dizun. Goraintzi

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, Iñaki: Mila gau eta bat gehiago da artikulua. Ea zerbait ikusten duzun. Eskerrik asko!

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egina Hala ere, programazio-errore bat dagoela dirudi, eta ez dut lortu erreferentzia-txantiloiaren ondoren zuriunea kentzea. Nik ez dut arazo hori izan nire artikuluan, beste estilo bat erabiltzen dudalako (puntua aurretik). Beste norbaitek agian zuzendu dezake hori, ea. Goraintzi!

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Kaixo. Hainbat proba egin ditut arazoa zein den jakin nahian eta ez dut aurkitu, ez dakit zergatik egiten duen salto hori.

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Nik ere, aipuak puntuazioaren aurretik jartzen ditut. Agian horregatik ez dut arazorik izaten.

Jon Peli Oleaga (eztabaidaekarpenak)

Ingelesezko Wikipediatik artikulu bat itzuli nahian nabil eta  arazo nahikotxo aurkitu dut bertan erabiltzen diren txantiloi batzuekin.

Euren artean zuek aipatutako "sfn" txantiloiarekin gertatzen den letra tipo aldaketarena.

Nik aurkitu dudana hurrengoa da:

* "snf" txantiloaren erreferentziak ingelesezko Wikipedian ondo funtzionatzen duten ingurumen batzuetan euskarazkoan ez dute funtzionatzen ondo,

* Euskarazkoan txantiloiaren erreferentziaren osteko lehenengo ikurraren arabera letra tipo aldaketa ezberdinak gertatzen dira; esate baterako, zuriune bat jarriz gero Joxan erakutsi digun letra erabiltzen da aurretik lerro jauzi bat eginda, “;” jarriz gero letra lodiaz  hasten da idazten aurretik lerro jauzia eginda.

* erreferentziaren ostean puntu bat edo koma bat  jarriz gero  modu normalean jarraitzen da idazten.

* erreferentzia esaldi baten erdian jarri gura badugu orduan haren atzean “& n b s p ;” jarri behar da (komatxoak eta tartekatu ditudan zuriuneak barik). Ez da soluzio on ona baina txantiloia konpontzea lortzen ez den bitartean behin behinean erabili ahal dela uste dut eta konpontzen ez den bitartean haren dokumentazio orrian dagoen arazoa konpontzeko modu honi buruz aipamen bat jartzea komeni dela. Ez dakit ideia ona den ala ez.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, Jon Peli, mila esker hire azalpenengatik. Ni, nola hala, moldatzen ari naiz, zeren akatsa ez baitu beti ematen. Baina proba egingo dut zure argibideekin; nire oharretan gordeko ditut.

Jon Peli Oleaga (eztabaidaekarpenak)

Kaixo lagunak:

Dakarzkizuedan kontu hauei ez diet buelta asko eman buruan eta litekeena da proposatzen dudana zentzun handirik ez izatea baina, badaezpadan, hemen duzue azalpentxo bat.

Ingelesezko Wikipediaren artikulu bat itzuli nahian nabil, baina arazo pila bat daukat artikulu horretan erabiltzen diren template/txantiloiekin.

Itzuli gura dudan artikulua en:Properties of water izenekoa da eta nire saiotarako orrian utzi dut orain daukadan moduan, haien testu gehienek oraindino euskaratu barik aurretik txantiloiekin ditudan arazoak konpondu nahian nabilelako. (edo, hobeto esanda, itzultzaile automatiko batek itzulita; ia gauza bera dena agertu behar den testuaren erdian beste gauza batzuk tartekatuta daudenean)

Arazo nagusiena “Chembox” templatearekin daukat (artikulu originalean erabiltzen diren template horren parametro guztiak kontuan hartuta, ia ezinezkoa da zaharragoa den euskal Wikipediaren “Konposatu kimiko infotaula” txantiloia erabiltzea).

Hori dela eta, saiatu naiz ingelesezko Wikipediaren “Chembox” templatearen kopia bat euskal Wikipedian sartzen eta, hein batean, lortu dut bera erabiltzea; nahiz eta oraindino irudiak agerraraztea eta datuz betetako agertzen den kutxa tamaina egokikoa izatea lortu ez dudan.

Baina beste template batzuekin ere badauzkat arazoak: aipamenak egiteko erabiltzen direnekin (Cite book, Cite journal, Cite web, Cite encyclopedia, Cite conference ...)

Horretariko template batzuk euskal Wikipedian erabili ahal izateko aurkitu zen behin-behineko soluzioa izen horiek izango zituzten txantiloi batzuk sortu, izen horiekiko erreferentziak “Erreferentzia” txantiloira bideratuko zituztenak.

Baina horrela, uste dut, ez da ezer konpontzen; alde batetik “Cite xxx” templateetan erabiltzen diren parametro batzuk ezin direlako erabili. eta bestetik itzulpenak egiterakoan euskal Wikipedian izen horietako txantiloiak erabiltzeko mantendu ahal den ia gauza bakarra txantiloiaren izena izanik, txantiloia erabiltzeko aipamenean parametro gehienak aldatu behar direlako.

Euskal Wikipedian oraintsu arte egindako aipamen luze gehienak, zuzenean edo zeharka, “erreferentzia” txantiloitik bideratzen badira, onena artikulu guztietan txantiloi hori zuzenean erabiltzea da eta ez beste txantiloi batzuen bidez. Nire proposamena hurrengo hiru atazetan banatzen da:

  • Era sinplean egin ahal diren gauzak modu konplikatuan ez egiteko: orain dauden “Erreferentzia” txantiloiari zeharka egindako deiak zuzenean egin (ataza erraza da, kasuen %99,99 -tan “{{Cite book”, “{{Cite journal”, “{{Cite web” eta horren antzeko ikur kateen ordez “{{Erreferentzia” ikur katea jarriz gauza konponduta geratuko litzateke. Nik baina, ezin dut hori egin; egin beharreko aldaketak asko izanda, programa txikitxo bat erabiliz egin beharko liratekeelako eta nik ez dakit hori nola egin.) eta hemendik aurrera ez erabili izen ezberdinak txantiloi bakar bat erabiltzeko.
  • Ingelesezko Wikipediaren artikuluak errazago zuzentzeko eta gauzak berriro nahas ez daitezen: “Cite book”, “Cite journal”, “Cite web” eta horren antzeko txantiloi guztietan birbideratzeak kendu eta, gura izanez gero, izen horietako txantiloietan utzi ingelesezko Wikipedian erabilitako parametro izenak; inolako aldaketa egin behar barik erabili ahal izateko handik egindako itzulpenetan.
  • Euskal Wikipedian artikuluetan erakusten denez gain orrien barruko informazioa ere euskaraz egon dadin eta txantiloi horien funtzio bera beteko duten txantiloiak erabili gura bada: Sortu antzeko txantiloi batzuk izen euskaldunagorekin (“Aipatu liburua”, “Aipatu aldizkaria”, “Aipatu web-orria”,,. adibidez), eta aldatu haietan erabilitako parametroen izenak.

Hiru atazak hurrenkera horretan egin beharko liratekeela uste dut eta nik azkenengo bietan laguntzeko prest nago; baina ez dakit gauzak ondo egiteko gai izango naizen,

Saiotxo batzuk egiten nabil oraintsu arte erabili ez diren “Cite encyclopedia” eta “Cite conference” txantiloiekin baina oraindino arazoak ditut; ingelesezko eta euskarazko Wikipedian erabiltzen diren izen bereko Module/Modulu batzuk (en:Module:Citation/CS1 eta Modulu:Citation/CS1) ezberdinak izateagatik; saiatuko naiz irtenbide bat bilatzen.

Barka iezadazue honen luze idazteagatik baina ez dakit gauzak modu laburrean eta zuzenean esatea

Esadazue egokia iruditzen zaizuen proposatutakoa ala ez.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Ingelesezko arkitektura konplexu hori (cite xxx) ez da beharrezkoa, izan ere guztiek "erreferentzia" modulu eta txantiloi berbera dute azpitik, nahiz eta elementu ezberdinak deitu gero erakusteko. Euskaraz hori sinplifikatu genuen, {{erreferentzia}} erabiliz, eta automatizatuta dago bai itzulpen sistemaren bidez (Elia erabiltzen duena) bai Citoid erabiliz (editore bisualean duzun Erreferentzia botoia). Beraz, beste edozein arkitektura erabiltzea konplexuegia izango litzateke orain, (eta nire ustez alferrikakoa, ingelesez konplikatu dutelako sinplea zena).

Chembox horri dagokionez: {{konposatu kimiko infotaula}} dagoeneko existitzen da, eta automatikoki erakusten ditu erakutsi beharreko ia guztiak, Wikidatatik hartuta. Ikus, adibidez, ur. Zerbait falta dela uste baduzu, esan, eta akaso Wikidatatik ere eskura daiteke. Edo eskuz sartu, hala prestatuta dagoelako txantiloia.

Uste dut gehiegi konplikatzen ari zarela, dagoeneko existitzen den zerbait berrasmatzen saiatzen.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Ni nahiko ondo moldatzen ari naiz "Erreferentzia" txantiloiarekin, gauza bat soilik aurkitzen diot apur bat "aldrebesa". Liburu beraren egileak 2 edo 3 badira, horien izenak sartzeko dagoen tituluen zerrenda luzean bila ibili behar duzu ea non dagoen abizena2, abizena3, izena2, izena3 eta abar. Ahal balitz, ondo legoke horiek gorago ekartzea zerrendan. Dena den, erosotasuna baino ez da, beraz, ahal bada ongi, bestela aurrera jarraituko dugu. Mila esker.

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Bertan, goiko partean dagoen bilatzailea (lupa) erabil dezakezu zerrenda osoan begiratu behar ez izateko.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Baina hori dagoeneko egiten du erreferentzia automatikoak! Eta, bestela, bai... eskuz sartu behar da. Baina @Jon Peli Oleagak proposatutako sistemak zailago egingo luke hau guztia, ez litzatekeelako erreferentzia automatikoen sisteman integratuta egongo.

Jon Peli Oleaga (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko Theklan.

Ziur asko arrazoi osoa duzu eta txantiloi horiekin dena egin ahal da, baina {{Erreferentzia}} txantiloiaren laguntza orria irakurrita ez naiz izan gauza originalean erabilitako parametro batzuk (esate baterako, url-status, url-acces, url-chapter edo chapter) aurkitzeko, eta ezin zirela erabili pentsatu dut. Saiatuko naiz berriro aurkitzen parametro horiek.

{{Konposatu kimiko infotaula}} txantiloiari dagokionez, idazten ari naizen artikuluan inongo parametro barik aipatuta ez dit ezer ematen (begira nire proba orria, eta ez dakit zeintzuk diren erabili ahal diren parametroak eta zeintzuk diren haien izenak, laguntza orrian horri buruz ezer esaten ez delako.

Beharbada alferrik ekarri dudan {{Chembox}} txantiloia erabiliz, datu gehienak agerraraztea lortzen dut inolako parametro aldatu behar barik; baina txantiloi horren ordez {{konposatu kimiko infotaula}} erabiltzen badut parametro horiekin ez dut ezer lortzen (inolako parametro barik erabiltzen dudan bezala)

“Chembox” erabiliz artikulu originalaren informazioa agerraraztea ”Konposatu kimiko infotaula” txantiloia erabiliz baino errazagoa izango dudala uste dut (originalean parametro pila erabiltzen dira “Konposatu kimiko infotauka”n zein izenekin erabili behar diren ez dakidanak). Agian oker nago zerbait txarto egiten nabilelako, baina kontua da “Konposatu kimiko infotaula” erabiltzeko ez dakidala zer egin behar dudan,

Ez dakit “Konposatu kimiko infotaula”k informazioa ez ematera bideratzen duen txarto egindako zerbait ikusten duzun nire proba orrian. (Behin betiko artikuluaren izena “Uraren propietatek” izango litzateke, eta ez nire proba orriarena edo konposatu kimiko zehatz baten izena.)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Arrazoia duzu atal batzuk ez daudela esaterakoan, gure bertsioa zaharragoa baita. Oraintxe sartuko ditut atalarena. URLarena automatikoki ere egiten du InternetArchiveBotek, baina nik ere begiratuko dut nola jarri.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

url-access edo url-sarrera jada moldatu dut. Erabili dezakezu, zuzenean |url-sarrera edo url-access erabilita, eta ingelesezko zein euskarazko kodeekin. Nahi baduzu, {{url-sarrera}} txantiloian dokumentatu dut. Loturak moldatu beharko lirateke, ze Open Access badugu dokumentatua, baina besteak ez.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

chapter eta url-chapter dagoeneko egin daitezke. Azken finean "chapter" eta "izenburua" gauza berbera dira. Atal bati erreferentzia egiten diogunean "izenburua" jartzen dugu, eta liburu osoa "lana" esparruan. Atalaren egilea izena-abizena moduan joango dira, eta liburuaren egileak, editore gisa. Ez dakit ulertzen den, baina dagoeneko hori konponduta dago. url-chapter eta url gauza berbera dira ere.

url-status da faltako litzatekeen bakarra, begiratuko dut nola egiten duten besteetan.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Jon Peli Oleaga: Zure proba orrian {{Konposatu kimiko infotaula}} txantiloiak ez ditu datuak erakusten horrexegatik, zure proba orria delako. Artikulua wikidata elementuarekin lotuta dagoenean hartzen ditu datuak wikidatatik. Uste dut Laguntza:Wikidata begiratuta argi ikusiko duzula, bestelan esan. Ondo izan,

Jon Peli Oleaga (eztabaidaekarpenak)

Theklan, Lainobeltz, eskerrak bioi aurkitu ditudan oztopoak gainditzen laguntzeagatik.

{{Konposatu kimiko infotaula}} txantiloiarekin konpontzea ez dakidan arazo bi ditut.

  • Lehenengoa da testu originalean txantiloia parametroak (edo diren direlakoak) sartu barik erabiltzen denean agerrarazten duen kutxan (edo dena delakoan) agertzen ez diren gauza batzuk agertzen direla; ahal dela, mantendu gura nituzkeenak.
  • Bigarrena da txantiloian parametroak sartu barik eta nire proba orritik kanpo ere erabili ezin izango dudalako susmoa dudala. Nik normalean saioak ez ditut egiten nire proba orrian, “Saioa-20230731”ren antzeko izeneko existitzen ez den orri batean baino (eta probak egin ostean ez dut gordetzen ezer); eta horrelako orri batean ere txantiloiak ia hutsik dagoen kutxa bat agerrarazten du.

Agerrarazitako kutxaren izenburua ikusita, uste dut txantiloia (eta erakusten duen informazioa) modu batean edo bestean artikuluaren izenburuarekin lotuta dagoela; eta artikuluaren izena produktu kimiko batena ez bada, egin beharko nukeena haren ezaugarriak kutxan agertzea gura dudan produktu edo itema (ur, Qxxx) lotu ez txantiloiarekin baizik eta artikuluan txantiloiari egiten zaion deiarekin. Ez dakit nola egin daitekeen hori.

Agian artikulua Wikidatako item batekin lotzeak konponduko luke kontua, baina ez dakit egin beharrekoa artikulua ur (Qxxxx) itemaz gain ezaugarri (Pxxxxxx) bat edo batzuekin lotu behar den edo zuzenean beste item batekin. Erabili beharreko itemak edo ezaugarriak zeintzuk diren ere ez dakit.

Beharbada artikulua ingelesezko “Properties of water” artikuluarekin lotzen badut, automatikoki Q6478447 itemarekin lotuta geratuko da, baina ez dakit nolako ondorioak izango dituen horrek txantiloiaren funtzionamenduan. Hori baina, ezin dut egin artikulua sortu barik, eta artikulua ez dut sortu nahi nahiko ondo prestatuta izan arte.

'Chembox' txantiloiarekin gehiago aurreratu naiz, baina ez dakit bide horretatik jarraitzea merezi duen azkenean txantiloi hori ezabatuko badugu.

Ikusten duzue honen moduko “korapilo”tik irteteko modu errazen bat?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Soluzio erraza du. {{konposatu kimiko infotaula|item=Q283}} jarri eta urarenak kargatuko dizkizu beste artikulu batean ere. Zer da mantendu nahi duzuna ez dagoena konposatu kimiko infotaulan?

Jon Peli Oleaga (eztabaidaekarpenak)

Mila esker

Gauzak askotan uste dugun baino askoz errazagoak dira.

Erabilera estandarrekoak direnez gain mantendu gura nituzkeen gauzak zeintzuk diren zehazteko ur eta en:properties of water agertzen dena konparatu beharko dut. Zoritxarrez nik hori paperean egin behar dut. eta etxean inprimagailurik ez daukadanez KZ-gune batetik pasatu beharko dut.

Edonola ere, esan didazuenarekin artikulua nahiko txukun uzten jarraitzeko moduan nagoela uste dut, eta mantentzea gustatuko litzaidakeena aurrerago erabakiko dut.

Mila esker berriro.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
"Erreferentziak eta Bibliografia" mezuari erantzun