Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Gustatuko litzaidake parte hartzea egotea mezu honetan, ea lortzen dugun guztion artean emaitza hobea izatea.

Azken bi urteotan EWKEtik hilabeteko lehiaketak antolatu ditugu, bereziki landu beharreko gaiak oinarri hartuta. Emaitza ona izan da, asko idatzi dugu eta artikulu nabarmen kopuru majoa ere lortu dugu. Hala ere, azken hilabeteotan parte-hartzea nahiko jaitsi da, eta izen emateak ematen badira ere, gero ez dago garapenik eta gutxi batzuek baino ez dute (dugu) parte hartzen.

2020an ere EWKEk baditu opariak eskuragarri lehiaketak antolatzeko, baina zuen iritzia nahiko nuke. Nola antolatuko zenituzkete lehiaketa hauek? Eman zuen iritzia eta saiatuko gara otsailetik aurrera zerbait hobea aurkezten.

Iñigoo (eztabaidaekarpenak)

Lehiaketa hauek wikipedia editatze trebezia maila handia eskatzen dute; zuetako askorentzat erraza dena, beste batzuentzat ez da hala izango. Horrez gain, epe laburrean denbora asko eman beharra dago eta hori ere ez dago guztien esku. Nire ustez hor dago gakoa, askok nahi bai, baina ezin. Agian epe luzeago bat emanez (demagun bi edo hiru hilabete) eta puntuazioen ordez, kalitate maila batera heltzen direnen artean zozketak eginez, apika, jende gehiago animatuko litzateke.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bat nator Iñigoorekin epeen gaian, baita gutxienezko ezagutza bat eduki beharra dagoela ere zerbait itxuraz egiteko. Epeena ere Nabarmenduen/Onen bozketetarako balio dezake.

Xabi22k aipatzen dituen estatistikek, bestalde, adierazten dute badela jende nahikotxo editatzen, baina erritmo lasaiagoan lehiaketek eskatzen dutena baino. Artikulu bat itxuraz egiteak lana eskatzen du.

Bhgh543bgf (eztabaidaekarpenak)

Lehiaketak egitea ongi iruditzen zait, baina lankide arrunt eta hasiberrientzat, ez Wikipedian ordu asko sartzen dituzten EWKE bazkideek parte hartu eta opariak jasotzeko, lehiaketa horien helburua lankide berriak erakartzea dela uste baidut, ez elkartekoek berak jarritako sariak beren buruei oparitzeko: lehiaketa baten antolatzaileak opariak dituzten lehiaketetan partehartzea, norberak loteria antolatu, boletoak erosi eta sariak irabaztea bezala detalle oso dotorea ez izateaz gain, "tongo" piskat egitea dela iruditzen baizait.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik ere noiz edo noiz izan dut duda: parte hartu edo ez. Nola mugatuko zenuke?

Bhgh543bgf (eztabaidaekarpenak)

Nire iritziz, lehiaketen partehartzaileak, denak, elkartekoak kideak nahiz kideak ez diren wikipedialariak izan daitezke, baino sariak elkarteko kideak ez diren wikipedialariek bakarrik jaso beharko lituzkete. Adibidez, eskoletan ikasleen artean eta ikastaroetan jendeari lehiaketa hauen izatea eta opariak daudela azpimarratu beharko litzaieke.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik ematen ditudan ikastaro guztietan aipatzen dut badagoela aukera hau. Are eta gehiago, sariak irabazi dituzten hainbat ikasleak izan dira. Baina beste gai batzuetan ez dute parte hartzen, eta hor wikilari gisa parte hartu daitekeela uste dut. Bestela, elkarteko kideek ezin badute saririk irabazi, wikilarien kopuru handi batek ezin du saririk irabazi.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Ados esandakoarekin, baina kontuz parte-hartzearekin, orain arte elkartetik kanpoko erabiltzaile gutxik hartu baitute parte halako lehiaketetan eta aurreko sistema jarraituz, ez litzaidake logikoa irudituko 100 puntu lortutako erabiltzaile batek saria irabaztea.

Dena den, nire ustez probak egitea da sistema egokienera iristeko modu bakarra.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Uste dut puntu garrantzitsuak ukitu direla. Hori egin daiteke, bai, bakarrik Elkarteaz kanpokoek sariak eskuratu ahal izatea. Baina zenbat jende da hori? Sariak merezi izateko besteko lana egiten dute? Agrabioa hor dago...

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Zalantzak ditut elkartikideek sariak ez jasotzeak lehiaketari indarra gehitu ala kendu egingo liokeen. Hala ere, proposatu den sari banaketa berriarekin elkartetik kanpoko jende gehiago erakartzeko esperantza daukat. Nik neuk 1.000 puntu lortzen diren lehenengo aldiko saria elkartetik kanpokoei mugatzea ondo deritzot, baita gehien idazten dutenen saria ere. Zozkatutako saria denon hartean zozkatuko nuke, hemen aukerak idazten denaren araberakoa izanik partehartzaile guztien motibazioa mantendu asmoz.

MerZab (eztabaidaekarpenak)

Aupa,

  • agian sariak beste modu batera antolatu? Alegia, 1. eta 2. postuetaz aparte gutxi editatzen dutenek ere aukeraren bat izatea, adibidez, sari bat artikulu X bat gehien lantzen duenari baina zein artikulu den aldez aurretik esan gabe, edo artikulu kopuru gehien editatzen dituenari saria eman, erreferentzi gehien gehitzen dituenari, egun gehiagotan editatzen duenari...
  • Izenik eman gabe lehiaketan parte hartu? Kasualitatez norbaitek artikulu hauetakoren bat editatzen badu zuzenean lehiaketan sartzea? Mezu baten bidez ohartarazi lehiaketan sartu dela. Ez dakit hau posible den.
  • Tarteka gai arinen bat jartzea. Zer den arina norberaren arabera doa, noski, baina aktualitateko gaiak okurritzen zaizkit, pelikulak, aktoreak, jaiak...
  • Mezu/mail bat izena eman baina editatu ez dutenei, hilabete erdialdera, lehiaketa gogoratzeko.

Botatzearren


Theklan (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko @MerZab proposamenengatik. Batzuk besteak baino zailago egiteko (pribazitate kontuak) baina eskertzen da. Ea beste ekarpenik ditugun hurrengo egunotan.

Inaki.alegria (eztabaidaekarpenak)

Zaila izaten da halako sariak denboran zehar mantentzea. Jende berria behar dela uste dut, baina ez da erraza, Wikinagusi ideia hortik zihoan baina zaila dela ikusi dugu. Agian, eta osagarri gisa, saria eman behar zaio jende berria (produktibitate minimo batekin) ekartzen duenari. Ez da nire ideia, Booking-ek eta hala egiten dute (nik ez erabili arren)

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Uste dut tokian-tokian susta daitekeela (gehiago), alegia, hezkuntzan batez ere, arlo hori baitago aktiboen, WPn aritzen zerbait badakitenen artean.

Bestela, sentitzen dut, ez zait beste ezer bururatzen, ez bada denbora inbertsio eta ahalegin gehiago, eta zaila da lehiaketak errutina batean mantentzea: une batean gai bati buruz gogoa pizten duena, beste batean ez.

Niri gehiago kezkatzen nau bozketetako parte-hartze apalak, EUWPren ikuspegi oso batetik (Hezkuntza Programatik haraindi), bozketa sistema bera kolokan jartzen duelako, eta artikuluak txukuntzeko ahalegina egin ondoren bozketara eraman (ON/NA) eta bozkatzen ez bada, ahalegina bera zapuzten du.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Urteberri on!

Ados nago Inaki.alegria lankidearekin, jende berria behar dugu. Baina nire ustez jende hori jada badugu Euskarazko Wikipedian erregistratuta eta ekarpenak egiten, estatistikak begiratuz gero erraz ikus daiteke, 500 lankide baino gehiagok egin baitituzte ekarpenak azken hilean EUWPn. Badakit estatistika horiek iruzurtiak izan daitezkeela hein handi batean, baina pixka bat ikusita lankide "aktiboen" zerrenda berrogeita hamar batek edo hil honetan hogeita hamar ekarpenetik gora egin dituzte (ez ditut kontatu, gehiago izan daitezke).

Horregatik, jada baditugun lankide horiek erakarri behar ditugulakoan nago, nola egin hori? Ez dakit, baina bideren bat topatu beharko genuke.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Wikipediako editore hasi berriak animatzeko, haientzat propio, pizgarri bereziak asmatu beharko genituzkeela komentatu dugu noiz edo noiz.


Zuzeu.eus horretan GAZTEA sariak ematen dituzte. Kirol askotan, urtero, rookierik onena hautatu eta saritzen dute...


eu.wikipedian ere, etorri berrientzat saritxoren bat erreserba genezake.


Gutxienez zerbait sinbolikoa...

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Euskarazko Wikipediako rookie sarien zerrenda

Denboraldia Wikilaria Lurraldea Udalerria Lehen urteko edizio kopurua Ekarpenik aipagarrienak
2020 Ane Lanestosakoa Bizkaia Lanestosa 155 X artikuluan
Aitzolete (eztabaidaekarpenak)

Hasiberriak animatzearena eta beren ekarpenak baloratzearena oso ondo ikusten dut nik ere. Sari materialekin baino @Gorkaazk lankideak proposatutako pizgarriekin hobe, nere ustez.

Bestela, iruditzen zait lehiaketen tentsioari denboran eustea ez dela erraza, eta agian komenigarria ere ez. Atseden bat hartzearen aldekoa naiz ni.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Jasotako erantzunak aztertzen egon gara EWKEko lantaldean eta proposamen batekin gatoz: Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/2020

Lau lehiaketa proposatzen ditugu, martxoaren 1etik abenduaren 3ra hedatuko liratekeenak. Iritsi berriak saritzeko moduak daude, 1.000 puntu lortzen duzun lehenengo aldian saria izango zenuke, lehiaketa irabazi ala ez. Gehien idazten dutenei saria ematen zaie oraindik ere, baina aldi berean sari potolo bat (edo agian bi, aurrekontuaren arabera) egongo lirateke parte-hartzaile guztien artean zozkatzeko, egiten duten ekarpen kopuruaren arabera.

Proposamen hoberik baldin baduzue, esan mesedez.

Kopian jartzen ditut, gaia interesgarri egingo zaielakoan: @Koldo Biguri @Wikimaribarre @Makeip @Gartxoak @Aioramu@Edagit @Xabier Armendaritz...

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Oso formatu erakargarria iruditzen zait. Ea arrakasta duen!

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Bai, nik ere uste dut ideia interesgarria dela egiten den lana saritzea, lehian sartu gabe. Hori bai, ahalegina egin beharko litzateke saridunak ez errepikatzen, edo behintzat ez oso sarritan. Beharbada lehiaketa formatoa da jendea erakartzen ez duena; baina egindako lanari aitortza ematea bai gustatzen zaigu guztioi, ez?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Lehiaketa mota honekin iritsi berriek sari bakarra lortzen dute, ezin da errepikatu. Beste gauza bat da lehiaketa batean baino gehiagotan lehenengo izatea, hori gerta liteke.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Ni ados.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Oso itxura ona du, eta asko pozten naiz Txikipedia ere egoteagatik. Lan ona, @Theklan

"Hilabeteko lehiaketak" mezuari erantzun