Triforioa, erdialdeko nabeetan dagoen arkitektura elementu bat da, alboko nabeetara ematen duten arkuen justu gainean. Leiho lerro batean datza, ohikoan lerro bikituak, harresien sendoeran irekita daudenak.

Eliza gotikoaren eskema

Ez da tribunarekin nahastu behar, pasabide bat dena, honen zabalera, azpian duen alboko nabearenarekin bat datorrena. Tribuna eta triforioa bat datozenean, lehenak bigarren solairua osatzen du, eta bigarrenak, hirugarrena.

Done Jakue bidea bezalako erromesaldi ibilbideetan aurkitzen diren katedraletan, tribunek, erromesei ostatu emateko balio zuten, ospakizun erlijiosoetara zihoazen pertsona gehiagorentzako tokia eskaintzeaz gain.

Ikus, gainera aldatu

Klerestorio

Iruditegia aldatu