Tirso Olazabal

Irundar ospetsua

Tirso Olazabal Lardizabal, Arbelaitzeko kondea (Irun, 1842ko urtarrilaren 28a - Donibane Lohizune, 1921eko azaroaren 25a) gipuzkoar politikari karlista izan zen.

Tirso Olazabal
Tirso de Olazábal y Lardizábal en 1869.jpg
Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria

Bizitza
Jaiotza Irun1842ko urtarrilaren 28a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1921eko azaroaren 25a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista

Bordelen eta Parisen egin zituen ikasketak. Gaztetandik izan zituen ardura publikoko karguak. Gorteetako diputatu hautatu zuten 1867 eta 1869. urteetan, eta Bigarren Karlistada piztu zuen Veveyko batzarreko kide izan zen Gipuzkoako ordezkari gisa. Oste karlistak armez eta jaurtigaiez hornitu zituen. Karlos erregegaiak Arbelaitzeko kondea tituluaz eskertu zizkion haren zerbitzuak. Gerra amaitu ondoren diputatu hautatu zuten 1891. urtean eta senatari 1893. urtean alderdi integristaren eskutik.

ErreferentziakAldatu