Tilimsen
Tilimsen[1] (amazigeraz: ⵜⵉⵍⵉⵎⵙⴰⵏ, Tilimsan; arabieraz: تلمسان, Tilimsān) Aljeriako ipar-mendebaldeko hiria, Marokorekiko mugaren ondokoa.
Tilimsen تلمسان ⵜⵍⴻⵎⵙⴻⵏ | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Aljeria |
Aljeriako probintzia | Tilimsengo probintzia |
District of Algeria | Tlemcen District |
Jatorrizko izena | تلمسان ⵜⵍⴻⵎⵙⴻⵏ |
Posta kodea | 13000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°52′58″N 1°19′00″W / 34.8828°N 1.3167°W |
Azalera | 9.061 km² |
Altuera | 815 m |
Mugakideak | Chetouane (en) , Hennaya (en) , Mansourah (en) , Terny Beni Hdiel (en) eta Aïn Fezza (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 173.531 (2008) 72.200 (1966) 146.000 (1987) 173.500 (2008) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2008) |
Dentsitatea | 19 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Hiri senidetuak | Florentzia, Montpellier, Granada, Sarajevo, Kairuan, Fez, Bursa eta Nanterre |
Olibondo-sail eta mahastiengatik ezaguna den eskualde batean kokatuta dago. Hirian larrugintza, tapizgintza eta ehungintza da gehien garatu den industria; produktuak Rashgun portutik merkaturatzen dituzte batez ere. Nazioarteko aireportua.
Historia eta kultura aberatsa batzen dituen hiri berezia da: XII.-XV. mende bitarteko eraikin gehien dituen Aljeriako hiria da.
Historia
aldatuOraingo hiriaren ekialdean, "Pomaria" izeneko erromatar hiria zegoen: izen horrek "Orkidea" esan nahi du, eta inguruko lorategien aberastasuna iradokitzen du. Bandaloen inbasioaren ostean, hiri erromatarra desagertu egin zen. Fez-ko Idris ibn Abdallah-k (Idris I.a, idrisien aitzindaria, Marokokoa) berbereei erosi zien ingurua, eta hiri berria eraikitzeari ekin zion: "Agadir" izena eman zion ("Gotorlekua"). 931. urtean fatimien eskuetan geratu zen, zenatarren esku gero (omeiatarren menpe), eta almorabideen esku 1080. urtean, Yusuf ibn Tashufinek hiri berria sortu zuenean, "Tagrart" izenekoa: harrezkero, Tagrart merkataritza-auzo bilakatu zen, eta Agadir bizileku. Azkenean, biek bat egin zuten Tilimsen hirian, "iturrien" hirian, inguruan asko baitaude. Gerora, almohadeek hiria hartu zuten, eta biztanleekin sarraskia egin; hiri-ingurua berriztatu, eta harresia eraiki zuten.
1235. urtean, zenaten buruzagiak, Yaghmurasen Ibn Zyanek, hiria hartu zuen. Berak sortu zuen abdaluadien leinua, Tilimsengo Erresuma: Tilimsendik menperatzen zuten gaur Aljeriako iparraldea den lurraldea XIII.-XV. mende bitartean. Aldi horretan, hiriaren loraldia izan zen: erlijio- eta kultura-gune garrantzitsu bihurtu zen, eta Afrikako iparraldeko itsasertzeko merkataritza-ibilbideetako gune ere bai. Granadako nazariekin itun asko egin zituzten, eta Tilimsen Granadaren Afrikako hiri bikia izan zen.
XV. mendearen amaieran, Erresuma gainbehera zihoan: alde batetik, espainolek erresumako Mers el-Kebir (1505) eta Oran (1509) hiriak eureganatu zituzten, eta, beste alde batetik, kortsarioek (Bizargorrik) Aljer hartu zuten 1516an, eta otomandarrak ekialdetik erasoan ziren. Pixkanaka, turkiar otomandarren esku geratzen joan zen erresuma; Tilimsen hiriburua 1553. urtean eureganatu zuten, eta huraxe izan zen Tilimsengo Erresumaren amaiera. Haien agintepean, hiria garrantzia galduz joan zen.
Frantsesen inbasioaren aldian, Tilimsenen aurre egin zieten, marokoarren laguntzaz, baina, hainbat guduren ostean, frantsesek hiria hartu zuten 1842. urtean. 1962. urtean Aljeriak independentzia lortu arte, hiria Aljeria Frantseseko parte izan zen.
Demografia
aldatu1977 | 1987 | 1998 | 2008 |
---|---|---|---|
96028 | 110242 | 132341 | 140158 |
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Tilimsen) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 14.5 | 16.0 | 18.0 | 19.8 | 23.6 | 28.8 | 33.0 | 33.6 | 29.1 | 24.1 | 18.7 | 16.1 | 22.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 9.9 | 11.2 | 12.8 | 14.3 | 17.5 | 22.0 | 25.6 | 26.3 | 22.6 | 18.5 | 13.9 | 11.7 | 17.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5.3 | 6.3 | 7.6 | 8.7 | 11.3 | 15.1 | 18.1 | 18.9 | 16.1 | 12.9 | 9.1 | 7.2 | 11.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 61.2 | 65.2 | 64.3 | 42.3 | 40.0 | 6.9 | 3.4 | 3.6 | 18.1 | 37.1 | 56.1 | 46.6 | 444.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 8.4 | 8.1 | 7.9 | 7.6 | 7.1 | 3.1 | 1.2 | 1.9 | 4.1 | 6.8 | 7.3 | 8.3 | 71.8 |
Iturria: World Meteorological Organization (tenperatura eta prezipitazioak, 1976–2005)[3] |
Senidetutako hiriak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ (Ingelesez) Population de Tlemcen (World Gazetteer).
- ↑ (Ingelesez) World Meteorological Organization. World Weather Information Service–Tlemcen. .