Tilimsengo Erresuma (arabieraz: مملكة تلمسان‎) edo Tilimsengo abdaluadiar erresuma ipar-mendebaldeko Aljerian zegoen erresuma musulmana izan zen. Tilimsen inguruan hedatu zen, Xelif ibaia eta Aljer artean, mendebaldeko muga Muluya ibaian, hegoaldekoa Sijilmasa ibaian eta ekialdekoa Soummamn zituelarik.[1]

Tilimsengo Erresuma
مملكة تلمسان
1235 – 1556
Monarkia
Tilimsengo Erresumako bandera

Tilimsengo Erresumako armarria

Tilimsengo abdaluadiar erresumaren hedapen handiena
Geografia
HiriburuaTilimsen
Azalera1.621.393,5 km²
Kultura
Hizkuntza(k)Berberera, arabiera
ErlijioaSunitar islama
Historia
Aurrekoa
Almohadeen kalifa-herria
Ondorengoa
Aljerko erregeordetza

Abdaluadiek eratu zuten 1236an almohadeen kaliferria gainbeheran zegoela[2] eta 1544an otomandarren agindupean amaitu zen. Oran eta mendebaldeko Sudan arteko merkataritza ibilbidean kokaturik, marokoar mariniek mendebaldetik, hafsidarrek ekialdetik eta aragoiarrek iparraldetik erresuma eraso eta inbaditu zuten.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. L'Algérie au passé lointain – De Carthage à la Régence d'Alger. , 175 or..
  2. Ruano, Delfina S.. (2006). Josef W Meri ed. Hafsids. in: Medieval Islamic Civilization: an Encyclopedia. Routledge, 309 or..
  3. Hrbek, I.. (1997). Joseph Ki-Zerbo & Djibril T Niane ed. The disintegration of political unity in the Maghrib. in: General History of Africa. IV: Africa from the Twelfth to the Sixteenth Century UNESCO, James Curry Ltd. & Univ. Calif. Press., 34-43 or..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Aljeriako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.