Idris I.a edo Idrīs ben Abd-Allah Ben al-Hassan (arabieraz: إِدرِيس بن عَبد اللَّه بن لحَسَن ‎) 789 eta 791 arteko Idristarren dinastiaren sortzailea, "Marokoren fundatzailetzat" hartzen da[1] . | Mahoma profetaren zuzeneko ondorengoa, profetaren suhia zen Aliren birbiloba izanik, 786an Al-Hijazen Harun al-Rashid abbastarren dinastiako kalifaren aurka gertatu zen altxamenduan parte hartu zuen. Altxamendua, Fatkeko guduan, Mekatik gertu, matxinatuen porrotarekin amaitu zenez, Idrisek kalifak bere familiaren aurka ezarritako sarraskiari ihes egin zion, eta egungo Marokon babestu zen, Volubilis hirian, non Awrabatarren berber tribuak hartu zuen, eta bere burua emir bezala onartarazi zuen, kalifa izateko bere nahiak azalduz, Profetaren ondorengo zuzen bezala.

Idris I.a

Marokoko Emir

788 (egutegi gregorianoa) - 791 (egutegi gregorianoa) - Idris II (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaArabia
HerrialdeaAbbastar Kaliferria
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaMeknes, 791 (egutegi gregorianoa)
Hobiratze lekuaMoulay Idriss Zerhoun (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: Pozoia
Familia
AitaAbd Allah al-Mahd
AmaQ12222156
Ezkontidea(k)Kenza al-Awrabiya (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaIdristarren dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta Imama
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Volubilisetik, inguruko lurraldeak konkistatzera abiatzen da, berbereen tribu gehienen batasuna lortuz eta hauek islamera bihurtuz.

789an, Fez hiria sortu zuen, non pozoituta hil zen, bi urte beranduago, Harun al-Rashiden aginduz. Hil zenean, bere oinordekoa izango zen semea oraindik ez zen jaio, eta, beraz, Idris II.a jaio arte, Rasid erregeorde izendatua izan zen, bere morroi eta laguna, Idrisi ihesaldian lagundu ziona eta ordutik bere ondoan egon zena.

Erreferentziak

aldatu
  1. A History of the Maghrib in the Islamic Period, Jamil M. Abun-Nasr, 1987, p. 52

Kanpo estekak

aldatu