Tiberio Sempronio Grako (kontsula K.a. 177an)

Tiberio Senpronio Grako K.a. II. mendeko politikari eta militar erromatarra izan zen, Gens Semproniako kidea. Estatu erromatarreko goi-mailako magistraturak bete zituen, eta kontsul bi aldiz eta zentsore izatera iritsi zen. Eszipion Afrikarraren alabarekin ezkondu zen, Korneliarekin, eta Grako anaien aita izan zen.

Tiberio Sempronio Grako (kontsula K.a. 177an)
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna
Augure

K.a. 204 - ezezaguna
1. legatus (en) Itzuli

K.a. 190 - K.a. 190
Plebearen tribunoa

K.a. 187 - K.a. 187
2. legatus (en) Itzuli

K.a. 185 - K.a. 184
triumvir coloniis deducendis (en) Itzuli

K.a. 183 - K.a. 183
Edil kurul

K.a. 182 - K.a. 182
1. Hispania Citeriorko Erromatar gobernadorea

K.a. 180 - K.a. 178
Pretore

K.a. 180 - K.a. 180

1. Erromako kontsula

K.a. 177 - K.a. 177
2. Corsica and Sardinia (en) Itzuli Erromatar gobernadorea

K.a. 176 - K.a. 175
Erromatar zentsore

K.a. 169 - K.a. 169
3. legatus (en) Itzuli

K.a. 165 - K.a. 165

2. Erromako kontsula

K.a. 163 - K.a. 163
4. legatus (en) Itzuli

K.a. 162 - K.a. 162
3. Corsica and Sardinia (en) Itzuli Erromatar gobernadorea

K.a. 162 - K.a. 162
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. 220
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. II. mendea ( urte)
Familia
AitaTiberius Sempronius Gracchus
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Kornelia Afrikarra
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaSempronii Gracchi (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAncient Roman priest (en) Itzuli, Antzinako Erromako politikaria, diplomazialaria eta Antzinako Erromako militarra
Jasotako sariak

Familia

aldatu

Grako Senpronio Grakoen familiakoa izan zen, Gens Semproniaren adar plebeiokoa. Bere gurasoak ezezagunak dira, nahiz eta bere filiazioagatik jakin berak Publio praenomena zuela, baina aitaren aldeko aitona Tiberio Senpronio Grako kontsula izan zuen, bigarren gerra punikoan nabarmendu zena.

Eszipion Afrikarraren alaba Korneliarekin ezkondu zen, Eszipion hil ondoren. Adinean alde handia izan arren (hogeita hamar urte inguru), zoriontsu eta emankorra izan zen, hamabi seme-alaba izan baitzituzten, gehienak haurtzaroan hil baziren ere. Hiru bakarrik iritsi ziren helduarora: Tiberio Senpronio Grako eta Gaio Senpronio Grako, plebearen tribuno izatera iritsi zirenak, eta Senpronia alaba, Eszipion Emilianorekin ezkondu zena.

Cursus honorumaren hasiera

aldatu

K.a. 190. urtean, Luzio Kornelio Eszipion Asiarra kontsularekin joan zen Greziara, eta gazte erromatar guztien artean borrokan nabarmendu zen. Eszipionek Anfisatik Pellara bidali zuen, Filipo V.a Mazedoniakoaren erromatarrekiko jarrera galdetzeko eta Mazedoniako Erresumatik askatasunez igarotzeko Antioko III.a Handiaren aurkako gerran.

K.a. 187. urtearen inguruan, plebearen tribunoa izan zen, eta horrela salbatu zituen Luzio Kornelio Eszipion Asiarra eta Eszipion Afrikarra etsaiek auzipetuak izatetik, bere betoa tarteko. Ez ziren bere lagunak, ezta aliatu politikoak ere, baina pentsatu zuen Eszipioiek Erromari emandako zerbitzuek merezi zutela kriminaltzat ez hartzea. Agian hortik sortu zen Korneliarekin ezkontzeko konpromisoa, Afrikarraren alaba txikienarekin. Plutarkoren arabera, Korneliarekin ez zen ezkondu aita hil arte[1]. Handik gutxira, Grakok Luzio Eszipion ere defendatu zuen, Antiokorengatik jasotako diruaren kontuak errespetatuz.

Urte amaieran, Marko Fulvio Nobiliorrek garaipenaren ohoreak eskatu zituenean, Grakok, beste tribunoen iritziaren kontra, lagundu zion.

K.a. 183. urtean Saturniako erromatar kolonia sortzeko triunbiroetako bat izan zen. Ondoren, edil kurul izan zen, eta diru asko gastatu zuen joko publikoetan.

Gerra zeltiberiarrak

aldatu

K.a. 181. urtean pretor izan zen eta Hispania Ziterior probintzia hartu zuen, Kinto Fulvio Flakoren ondoren, lehen gerra zeltiberarrari jarraipena eman eta zeltiberiar herriak baketu eta erromanizatzeko. Hispaniara helduta, ustekabean Munda erasotu zuen, menderatu eta bahituak hartu; han goarnizio bat ezarri zuen. Zeltiberiarren beste gotorleku batzuk ere hartu zituen, herrialdea suntsitu zuen, eta, hala, gogor gotortutako Cértima hirira hurbildu zen, baina hango biztanleek erresistitzeko itxaropena galdu zutenez, amore eman zuten.

Cértimako biztanleek diru-kopuru handia ordaindu behar izan zuten, eta berrogei noble bahitu. Gero, Alcerantz jo zuen, zeltiberoek kanpamentua zuten lekura; zenbait borrokaldiren ondoren, Senpronio Grakok lortu zuen zeltiberoak erretiratu eta kanpamentua hartzea, baina ez hiria; ustez bederatzi mila etsai hil ziren borroka horietan; Grako herrialdea suntsitzen aritu zen, eta, handik gutxira, ehun eta hiru hiri erasotu zituen eta harrapakin ugari hartu. Alcek oraindik irauten zuen, setiatu zuten eta, azkenean, hartu. Defendatzaileak justiziaz tratatu zituzten; buruzagi zeltiberiar bat, Turro, armada erromatarrean sartu ere egin zen.

Ercávica hiri handi eta boteretsuak ateak ireki zizkien erromatarrei. Historialari batzuek, Tito Liviok dioenez, esaten zuten lorpen horiek ez zirela errazak izan; izan ere, zeltiberiarrak matxinatu egiten ziren soldadu erromatarrak joaten zirenean, baina Grakoren kanpainaren ondoren bake iraunkorra ezarri zen.

Hori horrela izan daiteke, aurreko jeneral erromatarrek krudeltasunez eta traizioz tratatu zituztelako hispanoak, eta orain onar zezaketen etsai ausarta, adoretsu eta harrigarria zutela aurrean, baina aldi berean zintzoa.

Grako beste urtebetez egon zen Hispanian; Carabiseko setioa altxatu zuen, menderatu gabeko zeltiberoek eraso egin baitzioten, eta matxinatuak Complegatik hurbil garaitu zituen. Hala, zeltiberiar guztiak menderatu zituzten pixkanaka-pixkanaka, eta gero erakutsi zuen bera hain gai zela bere probintziako administrazio baketsuan, lehenago bere armaden buru izan zen bezala.

Neurri politikoak ere onuragarriak izan ziren probintziaren erromatar eremua zela eta. Indigenek lurrak izateko eta Erromako tropa laguntzaileetan (auxilia) sartzeko eskubidea lortzen zuten, zergak ordaintzearen eta hiriak gotortzeari uko egitearen truke. Ilurcis hiriari Graccurris (gaur egun Alfaro) deitu zioten.

Lehen kontsulatua

aldatu

K.a. 178. urtean Erromara itzuli eta arrakasta handia izan zuen zeltiberoen eta haien aliatuen garaipenengatik, eta K.a. 177. urterako kontsul izendatu zuten Gaio Klaudio Pulkrorekin batera. Sardinia lortu zuen probintzia gisa, eta gerra egin zuen garaitu zituen sardo matxinatuen aurka; gero, bere armada neguko kuarteletara eraman zuen. Hurrengo udaberrian beste lan batzuk egin zituen, bahituak eman behar izan zituzten matxinatuen mendetasuna lortu arte. Erromara bidali zituen mezulariak, armadarekin itzultzeko eta garaipena ospatzeko baimena eskatzeko. Hala ere, eskerrak emateko ekintza publikoak besterik ez ziren erabaki, eta Grako probintzian prokontsul gisa beste urtebetez egoteko agindua jaso zuen.

K.a. 175. urtearen amaieran Erromara itzuli zen eta, azkenean, sardoen garaipenarekin ohoratu zuten. Diotenez, gatibu kopuru handi bat eraman zuen berekin, oso merke saldu zituenak. Taula bat eskaini zion Mater Matutaren tenpluari. Bertan, Sardiniaren txikitzea erregistratu zen, eta uhartea bera eta Grakok han borrokatu zituen batailak irudikatuta zeuden.

Tiberio Grako censor

aldatu

K.a. 169. urtean Gaio Klaudio Pulkrorekin zentsorea izan zen. Zentsura gogorra izan zen, eta hainbat pertsona Senatutik kanporatu zituzten, eta ekites (equites) batzuek zaldiak galdu zituzten, besteak beste, Publio Rutilio plebearen tribunoak[2]. Horren ondorioz, tribunoek salaketa jarri zuten zentsuraren aurka herriaren aurrean, baina biak absolbitu egin zituzten. Oraingo honetan, Grako eskuzabaltasunez aritu zen onarpen gutxi zuen zentsurakidearekin (bera oso ezaguna zen bitartean), eta bere zortea Pulkrorenarekin lotu zuen; izan ere, bere zentsurakidea kondenatzen bazuten, bera erbestera joango zela adierazi zuen, zentsore gisa zuen gogortasunaren anekdotaTiberio Senpronio Grako bere semeak kontatuta.

Obra publikoetarako esleitu zitzaion diruarekin, Eszipion Afrikarrarena izandako etxea eta inguruko eraikin batzuk erosi zituen, eta han basilika bat eraiki zuen, gerora Basilica Sempronia deitu zena.

Zentsuraren egintza garrantzitsuena liberto guztiak lau hiri-tribuetako batean sartzea izan zen; lehen, ordea, tribu guztietan banatuta zeuden.

K.a. 164. urtean, enbaxadore gisa bidali zuten Asiara, aliatu erromatarren egoera ikuskatzeko; bidaia horretan, Zizeronen garaian oraindik gordetzen zen diskurtso batean, Rodasen errodiarrei grezieraz zuzendu zitzaien.

Bigarren kontsulatua

aldatu

K.a. 163. urtean kontsul izan zen bigarren aldiz. Kontsulatu hartan jarduketa politikoagoa izan zuen Senatuak agindutako enbaxada batzuk eta printze aliatuen eta Erromaren arteko bitartekaritza ekintza batzuk. Urte horren amaieran, komizioa eto asanblada zuzendu zuen, eta eztabaida izan zuen Publio Kornelio Eszipion Nasika Korkulo koinatuarekin, Tiberiok zuzendutako augurioetan izandako akats baten ondorioz hauteskundeak bertan behera gera zitezkeelako. Ez dakigu kontakizun hori egia den edo Grakok Eszipion Nasikaren aurkako hauteskundeak bertan behera utzi ote zituen.

Bere lorpen militar eta politikoak gorabehera, ezagunagoa izan zen bere izaeragatik. Kontsul errespetatua izanzen eta zentsore are errespetatuagoa (baina eztabaidagarria). Hura hil zenean, Erromako gizon nagusietako bat zen[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. Plutarko, Bizitza paraleloak, Tiberio eta Gaio Grako, I, 4-7.
  2. Tito Livio XLIV, 16.
  3. Liv. xxxvii. 7, xxxviii. 52, 53, 57, 60, xxxix. 5, 55, xl. 35, 44, 47-50, xli. 3, 11, 12, 21, 26, 33, xliii. 16-18, xliv. 16, xlv. 15; Polyb. xxiii. 6, xxvi. 4, 7, xxxi. 5, 6, 9, 13, 14, 19, 23, xxxii. 3, 4, 5, xxxv. 2; Apiano, Hispan. 43; Plut. Tib. Gracch. 1, & c. Marcell, 5; Cic. Brut. 20, de Re Publ. vi.. 2, de Invent., i. 30, 49, de Nat. Deor. ii. 4, ad Q. Frat. ii. 2, de Divinat. i. 17, 18, ii. 35, de Amic. 27, de Orat. i. 9, 48, de Fin. iv. 24, de Off. ii. 12, de Prov. Cons. 8.

Kanpo estekak

aldatu