Zeltiberiar Gerrak

Zeltiberiar Gerrak K.a. III. eta K.a. II. mendeen artean Erromatar Errepublika eta Ebro haraneko erdialdean eta Iberiar goi-lautadako iparraldean bizi zen zeltiberiar herrien arteko zenbait gatazka izan ziren.[3] Liskarrek luzaroan iraun zuten, tartean zenbait su-eten, itun, setio eta gudu izanda.

Zeltiberiar Gerrak
Iberiar Penintsulako erromatar konkista
Noroeste Hispania.jpg
Guduzelaia
Data K.a. 181K.a. 133
Lekua Hispania
Emaitza Erromatarren garaipena
Gudulariak
Vexilloid of the Roman Empire.svg Erromatar Errepublika Zeltiberiar herriak
Buruzagiak
Lehenengo gerra

Vexilloid of the Roman Empire.svg Marko Fulvio Nobilior
Vexilloid of the Roman Empire.svg Tiberio Senpronio Grako
Bigarren gerra
Vexilloid of the Roman Empire.svg Kinto Fulvio Noblior
Vexilloid of the Roman Empire.svg Marko Klaudio Martzelo
Hirugarren gerra
Vexilloid of the Roman Empire.svg Metelo Mazedoniarra
Vexilloid of the Roman Empire.svg Kinto Ponpeio
Vexilloid of the Roman Empire.svg Marko Popilio Lenas
Vexilloid of the Roman Empire.svg Gaio Hostilio Mantzino

Vexilloid of the Roman Empire.svg Eszipion Emiliano

Lehenengo gerra
Hilerno (k.a. 193)
Thurro (k.a. 179)
Bigarren gerra
Karo Segedakoa (k.a. 153)
Anbon eta Leukon[1]
Litenon (k.a. 152)[2]
Attio
Hirugarren gerra

Indarra
30.000–60.000 c. 20.000

Bigarren Gerra Punikoa amaitu zenean, erromatarrek kartagotarrek Hispanian kontrolpean zituzten eskualdeak bereganatu zituzten. Horren ondorioz, zeltiberiarrak erromatar probintzia berria honen mugakide bilakatu ziren. Erromatar armada Zeltiberia inguruan agertu zen eta honek Lehen Zeltiberiar Gerra piztu zuen.[4] Erromatar garaipenak Grako pretoreak zenbait tribuekin sinaturiko bake-itunari esker 24 urtez pax romana mantendu zen.

K.a. 154an, Erromatar Senatuak beloen Segeda hiriari harresiak eraikitzea galarazi zion eta hauek gerra deklaratu zuten. Horrela hasi zen Bigarren Zeltiberiar Gerra (k.a. 154–k.a. 152). Gutxienez hiru tribuk borrokatu erromatarrak zituzten: titiek, beloek (Segeda eta Nertobriga hiriak) eta arebakoek (Numantzia, Axinum eta Ocilis herriak).[4] Hasieran zeltiberiarrek zenbait garaipen lortu zituzyen baina Marko Klaudio Martzelok egoera aldatzea lortu zuen eta berriro bakea sinatu zuten. Hurrengo kontsulak, Luzio Lizinio Lukulok, Dueron bizi ziren eta Erromarekin gerran ez ziren bakzeoak eraso zituen. Lukulok ez zuen Senatuaren baimena baina bakzeoak karpetaniarrekin harremanetan zeudela aitzakiatzat hartu zuen. Horrela Bigarren Zeltiberiar Gerra Lusitaniar Gerrarekin (k.a. 154–k.a. 150) gainjarri zen.[5]

Zeltiberiar Gerrretako hirugarren matxinada handia Numantziar Gerra (k.a. 143–k.a. 133) izan zen. Hau gerrarik luzeena izan zen eta behin-betiko amaitu ziren zeltiberiar matxinadak.[6]

ErreferentziakAldatu

  1. Apiano, Iber, 46
  2. Apiano Iber, 50.
  3. Kovaliov, S. I.. (1992). Historia de Roma. Madril: Ediciones Akal, S. A. ISBN 84-7600-472-9.
  4. a b Apiano. De rebus Hispaniensibus. in: Historia Romana..
  5. Pina Polo, Francisco.. (1999). La crisis de la República (133-44 a. C.). Madril: Editorial Síntesis, S. A. ISBN 84-7738-673-0.
  6. Wintle, Justin. (2003). The Rough Guide History of Spain. in: Rough Guides: Spain..

Kanpo estekakAldatu