Hispania Ziterior
Erromatar probintzia
Kartagoarrak garaitu ondoren, erromatarrek, Iberiar Penintsulako hegoalde eta ekialdeko bere konkistak bi probintziatan banatu zituzten: Hispania Ziterior[1] (ekialdeko kostaldea, Pirinioetatik Cartagenaraino) eta Hispania Ulterior (gutxi gorabehera, egungo Andaluzia). Hispania Ziterior probintziaren administrazioaren ardura, Tarracok zuen (egungo Tarragona). Erromatarren lurraldeak Penintsulako barnealderantz hedatu zirenean, Hispania Ziterior probintzia Tarraconense erromatar probintzian bihurtu zen. Mediterraneotik Galiziaraino hedatzen zena.
Hispaniaren lehen erromatar banaketa.
Hispania Ziterior, Erromako Errepublika garaian egon zen. Beranduago, probintzia horrek lurraldea hartzen du, eta, Augustoren garaian, probintzia, Tarraconense deitzera pasatzen da.