Tiberio Grako (latinez: Tiberius Sempronius Gracchus; K.a. 163K.a. 132) Antzinako Erromako politikaria izan zen. Bizitza laburra izan arren, hautsa astindu zuten bere laborantza-erreformek. Berrikuntza horien kontrako Optimates taldeak erail zuen.

Tiberio Grako

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - K.a. 133
1. legatus (en) Itzuli

K.a. 147 - K.a. 146
Augure

K.a. 142 - K.a. 133
legatus (en) Itzuli

K.a. 137 - K.a. 137
Kuestore

K.a. 137 - K.a. 137
triumvir agris dandis assignandis (en) Itzuli

K.a. 133 - K.a. 133
Plebearen tribunoa

K.a. 133 - K.a. 133
Bizitza
JaiotzaErromaK.a. 163
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErromaK.a. 132 (28/29 urte)
Familia
AitaTiberio Sempronio Grako (kontsula K.a. 177an)
AmaKornelia Afrikarra
Ezkontidea(k)Claudia (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaSempronii Gracchi (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAncient Roman priest (en) Itzuli, Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPopulares
Artikulu hau plebearen tribunoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tiberio Sempronio Grako».

Grakotarrak, garaiko familia garrantzitsuenetakoa zen, aberatsa eta ospetsua. Bere ama, Kornelia Afrikarra, Eszipion Afrikarra Zaharraren alaba izan zen, eta bere arreba Eszipion Emilianorekin ezkondu zen.

Hirugarren Gerra Punikoan hasi zen haren armada ibilaldia. K.a. 137an, kuestore izendatuta, Numantziako kanpainan jardun zuen. Oso borrokaldi gogorra izan zen, eta erromatarrak garaituta atera ziren. Tiberiok armada erabateko suntsipenetik salbatu zuen, etsaiarekin hitzarmena sinatzerakoan. Erroman, Eszipion Emilianok gaitzetsi zuen akordio hori, eta Senatuari baliogabetzea eskatu zion. Honela hasi ziren Tiberio eta Senatuaren arteko tirabirak.

Erromako barneko egoera ez zegoen bareturik. Azken mendean gerra asko izan zuen. Soldaduek kanpaina bukatu arte aritu behar zuten armadan, iraupenak iraupen. Hori zela kausa, baserrietan laborantza burutu ahal izateko esku nahikorik ez zegoen. Etxaldeak saldu behar ziren orduan, eta goi mailakoek erosten zituzten. Ondorioz, Italiako lur gehienak aberatsenen eskuetan geratu zen. Latifundio horiek esklaboz bete ziren, merkeagoak zirelako. Soldaduak, gerra amaitutakoan, etxerik eta lanik gabe, Erromara joaten ziren, beste langabetuekin biltzeko. Gainera, armadan sartzeko gutxieneko aberastasuna eskatzen zenez, gero eta jende gutxiago zen soldadu izateko gai. K.a. 133an, Tiberiok, plebearen tribuno izendatu zutenean, etxerik gabeko legionarioen arazoari aurre egin zion.

Lex Sempronia Agraria izeneko erreforma abian jarri zuen Tiberiok. Horri esker, gobernuak gerretan irabaziko lur-soro handiak (500 jugera edo 1,3 km² baino handiagoak) bahitu ahal izaten zuen.

Senatari atzerakoiek gogor kritikatu zuten lege hau. Beste tribuno bat, Oktavio, konbentzitu zuten lege horren kontra bozkatzeko eta geldiarazteko. Tiberiok, ordea, herriaren kontra jokatzen zuen tribunoak postua utzi behar zuela erantzun zion. Herri Asanbladak honela erabaki zuen, eta Oktavio postutik at geratu zen. Asanbladak Tiberio etxeraino babestu zuen. Senatuak legea finantzatzeko uko egin zuen. Nolanahi ere, Pergamoko erregea, Atalo III.a hil zenean, Erromako herritarrei utzi zien bere dirutza osoa. Diru horretaz baliatu nahi zuen Tiberiok legea aurrera eraman ahal izateko. Senatariek bere eskumenak erasopean ikusi zituzten, eta haien oposizioa areagotu zen.

Bere burua babesteko, K.a. 132ko hauteskundeetarako ere aurkeztu zen Tiberio. Soldaduskaren iraupena murriztea eta aliatuei hiritartasuna ematea agindu zuen. Hauteskunde egunean, Tiberio guardiaz inguratuta eta doluz jantzita agertu zen foroan. Honela porrotak heriotza ekarriko ziola adierazi nahi zuen. Hautatzerakoan, bi alderdiek borrokari ekin zioten. Ondorioz, Tiberio Grako hilik suertatu zen, jarraitzaile askorekin batera.

Plebeioak baretzeko nahian, Senatuak Tiberioren laborantza legea ahalbidetu zuen. Hala ere, laborantzak komisioak oztopo asko aurkitu zituen bidean. Hurrengo hamarkadan, Tiberioren anaia, Gaio Grako, saiatu zen erreformak berpizten, baina anaiaren patua partekatu behar izan zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tiberio Grako Aldatu lotura Wikidatan