Therese Johaug
Therese Johaug (Os, 1988ko ekainaren 25a) eskiatzaile norvegiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan lau urrezko domina eskuratu ditu, hauetatik hiru 2022an[1].
Ibilbidea
aldatu2006an hainbat lehia amateur irabazi ondoren 2007ko Norvegiako txapelketan hartu zuen parte eta brontzezko domina eskuratu zuen[2].
2010ko Vancouverreko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen 4 x 5 km erreleboen proban eta bakarkako probatan seigarren (15 km jarraipenean) eta zazpigarren (30 km irteera masiboan) egin zuen. 2014ko Sotxiko Jokoetan ez zuen txapeldun izatea lortu baina bi domina eskuratu zituen, zilarrekoa eta brontzezkoa, biak ala biak bakarkako probetan.
2016an dopingaren test batean positibo eman zuen klostebol sustantzian, eta entrenatzaileari errua bota zion arren 18 hilabetetan lehiatzeko debekua ezarri zioten. Horrek besteak beste Pyeongchangeko Jokoetan parterik ez hartzea ekarri zion[3]. Lehiara itzuli eta Seefelden (2019an) eta Oberstdorfen (2021) erabat nagusi izan zen iraupen eskian, aurrenekoan hiru urre eta zilar bat lortu eta bigarrenean lauretan urrea eskuratuz. 2022ko Pekingo Jokoetan urrezko hiru domina eskuratu zituen, hirurak ere bakarkako probatan, 10 km, 15 km eta 30 km distantzietan[1].
Txapelketak
aldatuNeguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Vancouver ( Kanada) | 4 x 5 km erreleboak | |
2014 | Sotxi ( Errusia) | 30 km estilo librean | |
2014 | Sotxi ( Errusia) | 10 km klasikoa | |
2022 | Pekin ( Txina) | 10 km klasikoa | |
2022 | Pekin ( Txina) | 15 km klasikoa | |
2022 | Pekin ( Txina) | 30 km estilo librea | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2007 | Sapporo ( Japonia) | 30 km klasikoa | |
2011 | Oslo ( Norvegia) | 4 x 5 km erreleboak | |
2011 | Oslo ( Norvegia) | 30 km estilo librea | |
2011 | Oslo ( Norvegia) | 15 km eskiatloia | |
2013 | Val di Fiemme ( Italia) | 10 km estilo librea | |
2013 | Val di Fiemme ( Italia) | 4 x 5 km erreleboak | |
2013 | Val di Fiemme ( Italia) | 15 km eskiatloia | |
2013 | Val di Fiemme ( Italia) | 30 km klasikoa | |
2015 | Falun ( Suedia) | 15 km eskiatloia | |
2015 | Falun ( Suedia) | 30 km klasikoa | |
2015 | Falun ( Suedia) | 4 x 5 km erreleboak | |
2019 | Seefeld ( Austria) | 15 km eskiatolia | |
2019 | Seefeld ( Austria) | 10 km klasikoa | |
2019 | Seefeld ( Austria) | 30 km klasikoa | |
2019 | Seefeld ( Austria) | 4 x 5 km erreleboak | |
2021 | Oberstdorf ( Alemania) | 15 km eskiatloia | |
2021 | Oberstdorf ( Alemania) | 10 km klasikoa | |
2021 | Oberstdorf ( Alemania) | 30 km klasikoa | |
2021 | Oberstdorf ( Alemania) | 4 x 5 km erreleboak |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Therese Johaug salva el orgullo noruego en el esquí de fondo» MARCA 2022-02-20 (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
- ↑ «JOHAUG Therese - Athlete Information» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
- ↑ «Johaug Will Miss Olympics As CAS Increases Ban to 18 Months – FasterSkier.com» fasterskier.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).