The Sims 2 The Sims frankiziaren bigarren jokoa izan zen, 2004ko irailaren 14an argitaratua. Bertsio originala Maxisek garatu zuen eta Electronic Arts argitaratu zuen. Izan ere, 2006 eta 2008 urteen artean hedapen- eta osagarri-paketeak The Sims Division garatu zituen. Bere ekarpen nagusiena 3 dimentsioetako grafikoak izan zen jokoa askoz erakargarriagoa bihurtuz. Beste ekarpen bat bizi zikloa izan zen. Joko honetan Sim-ak haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa eta zahartzaroa zeharkatzen dute hil arte. Gainera, genetika gehitu zen eta Sim-en haurrak bere gurasoen antza bai fisikoki bai pertsonalki dute.

The Sims 2
Jatorria
Argitaratze-data2004
IzenburuaThe Sims 2
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaElectronic Arts eta Aspyr (en) Itzuli
Azken bertsioa1.0.0.1022 / 1.0 Rev C
Aurkezpen data2003ko maiatzaren 5a
Ezaugarriak
Genero artistikoalife simulation game (en) Itzuli, LGBT pertsonaidun bideo-jokoa eta social simulation game (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa, errusiera, txekiera, poloniera, daniera, nederlandera, finlandiera, suediera, norvegiera, frantsesa, alemana, greziera, hebreera, hungariera, italiera, portugesa, gaztelania, japoniera, koreera, txinera, Txinera sinplifikatua, Thailandiera eta Simlish (en) Itzuli
Joko-moduabakarka jokatzeko modua eta Jokalari anitzeko modua
EuskarriaXbox, PlayStation 2, Microsoft Windows, PlayStation Portable, Nintendo DS, Nintendo GameCube, Game Boy Advance eta macOS
Sarrera gailuasagua, agintea eta teklatua
Adin-sailkapenaPEGI 7TeenUSK 0
TelesailaThe Sims (serie)
Software motoreaproprietary engine (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzializentzia jabedun
Ekoizpena
GaratzaileaMaxis (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMark Mothersbaugh
Jerry Martin (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSimNation (en) Itzuli
Fikzio-unibertsoaThe Sims universe (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak

thesims2.ea.com
IMDB: tt0386040 Twitter: thesims2 Edit the value on Wikidata

Hortaz aparte, nerabeak, helduak eta zaharrak bizi helburuak dituzte eta hauek hain bizitzan oso garrantzitsuak dira. Bizi helburu panela gehitzen da eta honek 8 ikono, 4 nahi eta 4 beldur ditu. Hauek, egunero edo baten bat betetzen denean, ausaz aldatzen dira. Panel horretan zoriontasuna neurtzen duen neurgailu bat dago eta nahiak betetzen badira, honek gora egiten du. Aldiz, beldurrak betetzen badira, behera egiten du eta neurgailuaren balioa oso baxua badago Sim-a oso gaizki dagoela esan nahi du. Hauek dira aukeratu daitezkeen bizi helburuak: maitasun-harremanak, familia-harremanak, dirutza, ospea eta jakintza.

The Sims 2 lehenengo jokoaren kronologian oinarrituz 25 urte beranduago kokatzen da. Hau jakin daiteke munduan dauden familiengatik. Adibidez, Pleasant familia, “Pleasantview” auzoan instalatu dena. Gainera, Goth familia hainbat aldaketa jasan ditu. Bella desagertu egin da (ustez OHE batek abduzitua). Alexander, Bella eta Mortimerren seme berria. Cassandra joko honetan heldua da eta Mortimer zaharra. Beste aldetik, Broke familia. Brandy Broke (Bob eta Betty Newbie familiaren alaba) dolu-egoeran dagoena bere senarraren heriotzaren ondorioz, bere bi semeak (eta bidean dagoen hirugarren bat) bakarrik hezi behar ditu. Beste aldetik, joko honetan ikusten da Michael Bachelor (Sims 2 jokoan hilda), Bellaren anaia dela eta Mina Calienterekin ezkondu zela.

joko honetarako hainbat hedapen-pakete atera ziren. Zehazki 8 hedapen-pakete, 9 osagarri-pakete eta 3 deluxe edizio. Gainera 400 objektu baino gehiago argitaratu ziren ofizialki “The Sims 2 Store” dendan. 2008ko apirilaren 16an, frankiziaren salmentak 100 milioi kopia baino gehiago saldu zituen.

Hedapen-paketeak aldatu

  • The Sims 2: Unversity - 2005eko martxoa

Zure Sim-ak unibertsitatera joan eta ikasketa bat ikasi dezakete, lan esklusiboetara sartzeko. Baina hori lortzeko asko ikasi beharko dute (edo gizarte sekretu batean sartu...). Adin berri bat gehitu da: gaztaroa, anaidiak, unibertsitate gisako auzoak eta eragin aurreratua. Zombiak ere gehitzen dira SIM izaki gisa.

  • The Sims 2: Nightlive - 2005eko iraila

Orain, zure Sim-a lagunekin joan daiteke gau osoan dantzatzera, norbaitekin ligatzen saiatzera edo, besterik gabe, autoaz harro egotera. Banpiroak ere gehitzen dira Sim izaki gisa.

  • The Sims 2: Open for business - 2006ko martxoa

Hedapen-pakete horrekin, Sim-ek negozio bat muntatu ahal izango dute etxean edo orube bat erosi. Saldu, handizka erosi, kontratatu pertsonala, pertsonala kanporatu, fidatu zure bezeroak eta ondo tratatu. Hala, zure Sim familiak simoleoi kopuru handia lortuko du... baldin eta lapurrek bisitatuko ez badituzte. Halaber, Sim izaki gisa eransten dira robotak.

  • The Sims 2: Pets - 2006ko urria

Gehitu kide berri bat zure familiari. Orain maskota bat eduki ahal izango duzu maite eta mimatzeko. Etxekotu egin beharko duzu, irabazi, paseatzera eraman... Eta alfonbran pipirik ez egitea! Gizon-otsoak ere gehitzen dira Sim izaki gisa.

  • The Sims 2: Seasons - 2007ko martxoa

Zure simek urtaro-aldaketaz gozatu ahal izango dute. Uda itogarri batetik negu hotz batera igaroko dira; udaberri euritsu batetik udazken hostotsu batera. Euria egingo du, elurra egingo du, txingorra egingo du, baina ez ahaztu ondo biltzea edo hotzez edo beroz hilko dira! Sim-landareak ere gehitzen dira Sim izaki gisa.

  • The Sims 2: Bon Voyage - 2007ko iraila

Eraman Sim-ak oporretan, bakarrik edo familiarekin, lagunekin edo bikotekidearekin. Uharte tropikal bat, Ekialde urruna edo mendia aukeratzeko aukera izango duzu eta ahaztu astebeteko bizitza arrunta. Ikasi dantza tipikoak, dastatu leku bakoitzeko janaria, etzan hondartzan, ezer ez itsasoan edo aurkitu leku sekretuak. Hori bai, ez ahaztu zure motxila eta argazki-kamera bidaiako unerik dibertigarrienak hilezkortzeko. Yetia ere gehitzen da Sim izaki gisa.

  • The Sims 2: FreeTime - 2008ko otsaila

Dena dela, gozatu The Sims-en inoiz ikusi gabeko zaletasunez. Jokatu futbolean, saskibaloian edo errugbian, sortu zure autoa txatarra pila batetik abiatuta, muntatu haurtzaindegi bat, ikasi balleta edo biolina jotzen, moldatu buztinezko irudiak edo behatu zerua zure prismatikoekin. Intsektu pila bat bildu eta zure egongelan erakutsi ahal izango dituzu. Halaber, Lanpararen Jeinua gehitzen da Sim izaki gisa.

  • The Sims 2: Apartment Life - 2008ko iraila

Gure Simsek auzo lasaia utzi eta etxe handi batera joango dira bizitzera. Merkeagoak dira, baina ustekabeko bizilagunekin bizi beharko dute. Gaueko zarata jasango dute, nazkatu egingo dira haurrak oihuka entzuteaz, eta baliteke arropak barbakoa usaina hartzea, agian maitemindu eta denak merezi badu ere. Sims 3rako prestatuko zaituen beste jolas bat. Magoak eta sorginak ere gehitzen dira Sim izaki gisa.

Osagarri-paketeak aldatu

  • The Sims 2: Family Fun Stuff - 2006ko apirila

Altzari, arropa eta dekorazio-elementuz osatutako bilduma berri honekin, Sim familiari dibertsioa gehitu. Apaindu etxeak haurrentzako logela-joko atseginekin, eta berritu aretoko altzariak azkenekora. Ondo jantzita jantzi zure Sim-ak, familian egun ahaztezina pasa dezaten. Beste 60 osagarrirekin, gaztelu-oheetatik hasi eta marinel-errepliketaraino, zure Sim-ek primeran pasatuko dute!

  • The Sims 2: Glamour Life Stuff - 2006ko iraila

Mimatu zure Sim-ak bizitza glamurosoarekin, altzari luxuzko, modako arropa eta dekorazio-osagarri bitxiekin. Logela, areto eta jangeletarako bilduma onenak dituzten luxuzko etxeak sor ditzakezu. Zure Sim-ak deigarriak izan daitezen, jantzi dotore berriak, alfonbra gorrirako multzoak eta estilo fashionak hurrengo goatean. Zure Sim-ek bizitza ona biziko dute 60 osagarri berrirekin, pop art koadroak, piezetako sofak, goi-teknologiako minikadena bat, larruak... Eta askoz gehiago!

  • The Sims 2: Happy Holidays Stuff - 2006ko urria

Eman gabonetako irudi bat zure Sim-ei hain egun berezietan! Gozatu jaietan osagarri apartak dituen bilduma honekin. Apaindu zure Simen etxeak eta lorategiak munduko hainbat tokitako Gabonetako objektuekin, eta jantzi egun horietarako arropa bereziarekin. Eta zure Sim-ak onak badira, agian norbaitek ekarriko dizu opari bat!

  • The Sims 2: Celebration! Stuff - 2007ko apirila

Orain, Sims-ek estiloarekin ospa ditzake festak altzari, festetarako fashion arropa eta apaingarri bilduma dibertigarri honekin. Jantzi zure Sim-ak ezkontzako arropa dotorearekin, zeremonia glamuroso bat kanpoan egiteko; apaindu etxeak eta lorategiak festarik zentzuzkoenerako, edo gonbidatu lagunak eta bizilagunak, gauez bilera dotore bat egiteko. Ospakizun ikusgarrienak antolatu ditzakezu objektu berriekin: tarta gozoak, paperezko lanpara koloretsuak, globoak, koroa distiratsuak eta askoz gehiago. Izan zaitez denboraldi honetako ekitaldi sozial garrantzitsuenaren anfitrioia zure Sims-ekin!

  • The Sims 2: H&M Stuff - 2007ko ekaina

H&M-ren arropa Electronic Arts-en eskutik iristen da gure ordenagailuetara, eta horrek gure Sims-aren ereduak diseinatzeko aukera ematen digu. Jantzi itzazu zuk ikusten duzun arroparekin, eta Open for Bussiness hedapen-paketea baduzu, H&M denda bat sortu, ezagutzen duzun dendako altzariekin apainduta. Eta, gainera, ederki gozatuko duzu (eta zure Sim-ak): Antolatu moda-desfileak goi-goian, benetako diseinatzaile bat bezala.

  • The Sims 2: Teen Style Stuff - 2007ko azaroa

Zure Sims gazteei bere estilo bakarra hiri gazteekin adierazteko behar duten guztia eskaintzen die. Orain, Sims modernoenak poz-pozik egongo dira altzari esklusibo berriekin, dekorazio-objektu bereziekin eta hiru estilo desberdinetarako modako arroparekin: “Gotikoak”, “kirolariak” eta “haurrak ondo”. Oparitu zure Sim-ei musika-kate berri bat, telebista bat eta beste gailu batzuk, azkenera joan daitezen eta lagunekin beti kontaktuan egon daitezen. Ikus itzazu estilo berriak, kirol-arropa, diseinuko cowboyak eta yoga egiteko taldeak. Utziozu Sims gazteenei nerabeei gehien gustatzen zaien bezala bere sormena askatzen!

  • The Sims 2: Kitchen & Bathroom - Interior Design Stuff - 2008ko apirila

Diseinatu berriro zure Simen gune nagusiak, eta eraman itzazu auzoko lekurik luxuzkoenetan. Modernizatu sukalde eta bainugelako interiorismoa zure Simentzat, estilo garaikidea edo erromantikoa birsortuz. Komuneko gela erretiro-leku erromantiko bihurtzen du, bainuontzi exentu eta foku integratu lasaigarriekin, edo ukitu modernoa ematen du, kristalezko dutxa eta konketa politekin. Sukaldea berriz diseinatu, eta, horretarako, etxetresna elektriko dotoreak jarriz granitozko gainetan, edo zur naturalezko armairuak, burdina forjatuzko labeen ondoan. Jantzi zure Sim-ak arropa eta osagarri perfektuekin gela berri bikainez gozatzeko, gaueko zalaparta handietatik diseinuzko mantaletaraino. Izan zaitez zure Sim-en barne-diseinatzaile pertsonala!

  • The Sims 2: IKEA Home Stuff - 2008ko ekaina

Apaindu zure etxea IKEAk diseinatutako altzarien eta dekorazio-artikuluen bilduma berriarekin. Giro modernoa, bulego zabala, areto dotorea edo logela erosoa sortu ahal izango duzu, zure ametsetako etxea are hobea bihurtuz, etxe beroa. Diseina ezazu zure Sim-en etxea, zure nortasunarekin bat etor dadin, sofa, ohe, mahai, telebista eta hainbat patroi eta kolore dituen apalategi sorta berri bati esker, benetan bakarrak izan daitezen. Eman azken ukitua IKEAren dekorazio-objektuei esker, hala nola ispiluei, lanparei edo pitxerrei. Azkenean, etxea ezin hobeto birsortu ahal izango duzu!

  • The Sims 2: Mansion & Garden Stuff - 2008ko azaroa

Diseina itzazu finka ikusgarriak eta lorategi ikusgarriak zure Sim-entzat, hiru bilduma berrirekin: Diseinatu zuren Sim-en mantsioa diseinu marokoar berrien edertasunarekin, gehitu estilo-ukitu retro-modernoa art déco elementu berriekin, edo eraiki Bigarren Inperio estilo berriarekin. Arkitektura- eta paisaia-elementu berri askorekin, zure Sim-en etxeak inoiz baino ikusgarriagoak izango dira.

Deluxe edizioak aldatu

  • The Sims 2: Deluxe - 2007ko maiatza

The Sims 2 + The Sims 2: NightLive + CD estra bat.

  • The Sims 2: Double Deluxe - 2008ko apirila

The Sims 2 + The Sims 2: NightLive + The Sims 2: Celebration! Stuff + CD estra bat.

  • The Sims 2: Ultimate collection - 2014ko uztaila

The Sims 2 + Hedapen-pakete guztiak. Jokoaren urteurrenean dohainik lortu ahal zen kode berezi batekin.

Kanpo estekak aldatu