Tarsius
Prosimioen subordenako zenbait ugaztun primatez esaten da. Gorputz txiki eta lodikotea, isats luzea eta buru eta begi handiak dituzte. Bere barnean tartsioak biltzen dituen Tarsidae familia osatzen dute.
Tarsius edo tartsioak[1] Tarsiiformes taldeko primate Haplorrhini genero bakarra da. Lehen Lemuriformesekin batera sailkatzen ziren, Prosimio gisa, baina gaur egun Simiiformesekin batera sailkatzen dira.
Tarsius | |
---|---|
Eozeno-Gaur egun | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Tarsiidae |
Generoa | Tarsius Storr, 1780
|
Espezieak | |
Begi erraldoiak dituzte, oin luzeak eta gorputz txikia. Intsektiboroak dira, nahiz eta batzuetan ziraunak eta txoriak jaten dituzte. Gautiarrak dira eta askotan deabru gisa hartzen dira bizi diren lekuetan. Euren habitata oso murritza da, gaur egun Asiako hegoekialdean, Filipinak, Zelebes, Borneo eta Sumatran baino ez dira bizi. Arriskuan daude eta askotan ehiza edo etxabereak izateko hartu eta hiltzen dira.
Fosilak gutxi dira, baina Eozenotik aldaketa askorik gabe biziraun dute, batez ere Afrikan aurkitutako Afrotarsius fosila.
ErreferentziakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tarsius |