Ehun baten barruan, odol-hodi bat hausteagatik gertatutako odol-bilduma
Hematoma edo ubeldua gorputzaren barruan gertatzen den odol-metaketa da, hodi kapilarren hausturaren ondorioz, kolpe edo urradura batek eragindakoa. Hasieran ubel kolorekoa izaten da (hortik euskarazko izena) eta egunak pasa ahala argitu eta horitzen da, desagertzeraino.
Odol-hodietatik ateratako odola, ehunetan pilatua. Kolpe batengatik, arterien edo zainen hanturengatik edota odol-jarioa eragiten duten eritasunengatik (hemofilia, adibidez) atera daiteke odola hodietatik, eta, behin ehunetan bilduz gero, bere kasa itzultzen da, gehienetan, hodietara; zenbait ehunetan (burmuinetan, bereziki) ordea kalte handiak eragin ditzake.