Ireki menu nagusia

Sir Stephen Harold Spender (1909ko otsailaren 28a - 1995eko uztailaren 16a) ingeles poeta eta kritikaria izan zen. Londres eta Oxforden egin zituen ikasketak, eta Auden, McNeice eta Isherwodd ezagutu zituen. Gero, Alemanian bizi izan zen denboraldi batez, Hanburgo eta Berlinen, Isherwood estatubatuar antzerkigile eta eleberrigilearekin batera. 1930ean, Twenty Poems (Hogei poema) argitaratu zen, bere poema politiko eta pertsonalen bilduma bat. Gero, kritika-lan bat idatzi zuen, The Destructive Element (1935, Elementu suntsitzailea); obra horretan H. James, T. S. Eliot eta Yeatsen obra aztertu zuen, besteak beste, eta literaturan arazo politiko-moralak aztertzeko beharra adierazi zuen. Espainiako Gerra Zibilean Espainia errepublikanoaren aldeko deiadarra egin zuen, The Still Centre (1939, Mugitzen ez den zentroa) poema-bilduman ikus daitekeen bezala. Bizitzan zehar bere pentsamendu politikoa aldatuz joan zen, poesia- eta kritika-lanetan ikus daitekeen bezala: The Creative Element (1953, Elementu sortzailea) obran hasierako iradokizunetako batzuk zuzendu zituen, eta gizabanakoaren sormen-ahalmena eta erresistentzia nabarmendu zituen; World Within World autobiografian (1951, Munduaren baitako mundua) alderdi komunistarekin izan zituen harremanen berri eman zuen. Beste zenbait lan aipagarri: Collected Poems 1928-1953 (1955, Poema guztiak 1928-1953); Trial of a Judge (1938, Epaile baten epaiketa); Collected Poems 1982-85 (1985, Poema guztiak 1982-85); Journals 1939-83 (1985, Egunerokoak 1939-1983). Bestalde, F. García Lorca, Rilke, Schiller, Toller eta beste idazle batzuen lanak ingelesera itzuli zituen.

Stephen Harold Spender
Stephen spender.jpg
Bizitza
Izen osoa Stephen Harold Spender
Jaiotza Kensington1909ko otsailaren  28a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927-04-12)
Heriotza Londres1995eko uztailaren  16a (86 urte)
Familia
Aita Harold Spender
Ezkontidea(k) Natasha Spender  (1941 -  1995-07-16)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa University College Itzuli
Gresham's School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, kazetaria, literatura-kritikaria eta itzultzailea
Enplegatzailea(k) Londresko University College
University of Cincinnati Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Bavarian Academy of Fine Arts Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Nazioarteko Brigadak
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
IMDb nm0818181

ErreferentziakAldatu