Star Trek Into Darkness
Star Trek Into Darkness (euskaraz Star Trek Iluntasunean) 2013ko J. J. Abrams estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko filma bat da. Gene Roddenberry gidoigile eta ekoizlearen Star Trek telesailan oinarritua dago. Chris Pine, Zachary Quinto, Zoe Saldana, Karl Urban, Simon Pegg, Benedict Cumberbatch, Peter Weller, John Cho, Anton Yelchin, Bruce Greenwood, Leonard Nimoy eta Alice Eve aktoreek antzeztu zuten.
Film saileko hamabigarren filma izan zen: Star Trek: The Motion Picture (1979), Star Trek II: The Wrath of Khan (1982), Star Trek III: The Search for Spock (1984) eta Star Trek IV: The Voyage Home (1986), Star Trek V: The Final Frontier (1989), Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991) eta Star Trek: Generations (1994), ondoren jarraipen hauek izan zituen: Star Trek: Insurrection (1998), Star Trek: Nemesis (2002), Star Trek (2009), eta Star Trek Beyond (2016) filmak jarraitu zuen.
2013ko Efektu berezi onenen Oscar Saria (Roger Guyett, Patrick Tubach, Ben Grossmann eta Burt Dalton) izendapena jaso zuen.
Leonard Nimoy aktoreak Spock pertsonaia antzeztu zuen azken filma ere bada, 2015ean hil baitzen.
Argumentua
aldatuEnterprise espaziontziko eskifaiari etxera itzultzeko agintzen diotenean, Lurrean Federazioaren agintaritzari bere barnetik erasotu dion eta Espazio Armada krisian sartuarazi duen indar izugarri bati aurre egin beharko dio. Arazoa konpontzen saiatzeko, eta tartean gai pertsonal bat ere argitzeke duela, Kirk kapitainak (Chris Pine) berez suntsiketa masiboko arma bat den gizon bat atzemateko asmoz gerran dagoen planeta batean sartuko den talde bat zuzenduko du. Talde hil ala biziko xake joko epiko batean barneratzen doan heinean, leialtasuna frogan jarri, adiskidetasunak hautsi, eta Kirkek duen familia bakarrak, eskifaiak, zenbait sakrifizio egin beharko ditu.
Aktoreak
aldatu- Chris Pine: James Kirk
- Zachary Quinto: Spock
- Karl Urban: Leonard « Bones » McCoy
- Zoë Saldaña: Nyota Uhura
- Simon Pegg: Montgomery « Scotty » Scott
- John Cho: Hikaru Sulu
- Anton Yelchin: Pavel Chekov
- Benedict Cumberbatch: John Harrison / Khan Noonien Singh
- Bruce Greenwood: Christopher Pike
- Peter Weller: Marcus almirantea
- Alice Eve: Carol Marcus doktorea
- Joseph Gatt: 0718 agente zientzialaria
- Noel Clarke: Thomas Harewood
- Nazneen Contractor: Rima Harewood
- Ser'Darius Blain: soldadua
- Kraisit Agnew: Nikicha Tomser
- Elly Kaye: Armadako ofiziala
- Nolan North: USS Vengeance espaziontziko ofiziala
- Kasia Kowalczyk: Grasia Alien
- Beau Billingslea: Abott kapitaina
- Leni Ford: Cosmoe
- Leonard Nimoy: jatorrizko Spock
- Christopher Doohan: garraio ofiziala
- Mike Kalinowski: Armadako ofiziala
- Jonathan Dixon: Neville ofiziala
- Thomas W. Stewart: USS Enterprise espaziontziko ingeniaria
Saila
aldatu- Star Trek: The Motion Picture (1979)
- Star Trek II: The Wrath of Khan (1982)
- Star Trek III: The Search for Spock (1984)
- Star Trek IV: The Voyage Home (1986)
- Star Trek V: The Final Frontier (1989)
- Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991)
- Star Trek: Generations (1994)
- Star Trek: First Contact (1996)
- Star Trek: Insurrection (1998)
- Star Trek: Nemesis (2002)
- Star Trek (2009)
- Star Trek Beyond (2016)
Kanpo estekak
aldatu- Star Trek Into Darkness filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Star Trek Into Darkness filmaren fitxa Startrek.com webgunean (Ingelesez)
- Star Trek Into Darkness filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)