Star Trek V: The Final Frontier

Star Trek V: The Final Frontier (euskaraz Star Trek V: Azken Muga) 1989ko William Shatner estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendu eta antzeztutako zientzia-fikziozko filma bat da. William Shatner, Leonard Nimoy, DeForest Kelley, James Doohan, Walter Koenig, Nichelle Nichols, George Takei eta David Warner aktoreek antzeztu zuten.

 Star Trek V: The Final Frontier
Jatorria
Sortzailea(k)Harve Bennett, David Loughery (en) Itzuli eta Gene Roddenberry
Egilea(k)Diane Carey (en) Itzuli
Argitaratze-data1989
IzenburuaStar Trek V: The Final Frontier eta Star trek V: l'ultima frontiera
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma, zientzia-fikziozko filma eta abenturazko filma
Iraupena107 minutu
Koloreakoloretakoa
GrabazioaParamount Stage M (en) Itzuli
TelesailaStar Trek (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaStar Trek: The Original Series
Honen parte daStar Trek canon (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Paramount Stage 9 (en) Itzuli eta Paramount Stage 7 (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)William Shatner
Gidoigilea(k)David Loughery (en) Itzuli
William Shatner
Harve Bennett
[[Kategoria:David Loughery (en) Itzuli idatzitako filmak]]

Antzezlea(k)
Leonard Nimoy
DeForest Kelley
James Doohan (en) Itzuli
Walter Koenig
Nichelle Nichols
George Takei
William Shatner
David Warner
Laurence Luckinbill
Charles Cooper (en) Itzuli (Korrd (en) Itzuli)


[[Kategoria:James Doohan (en) Itzuli antzeztutako filmak]]






[[Kategoria:Charles Cooper (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaHarve Bennett
Konpainia ekoizleaParamount Pictures
Ekoizle eragileaGene Roddenberry
EdizioaPeter E. Berger (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJerrald Goldsmith
Argazki-zuzendariaAndrew Laszlo
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0098382 Filmaffinity: 661055 Allocine: 79360 Rottentomatoes: m/star_trek_v_the_final_frontier Mojo: startrek5 Allmovie: v46564 TCM: 91300 Metacritic: movie/star-trek-v-the-final-frontier TV.com: movies/star-trek-v-the-final-frontier Netlix: 995910Edit the value on Wikidata

Gene Roddenberry gidoigile eta ekoizlearen Star Trek telesaila ospetsuan oinarritutako film saileko bigarren filma izan zen, Star Trek: The Motion Picture (1979), Star Trek II: The Wrath of Khan (1982), Star Trek III: The Search for Spock (1984) eta Star Trek IV: The Voyage Home (1986) filmeen jarraipena da, ondoren jarraipen hauek izan zituen: Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991), Star Trek: Generations (1994), Star Trek: First Contact (1996), Star Trek: Insurrection (1998), Star Trek: Nemesis (2002), Star Trek (2009), Star Trek Into Darkness (2013) eta Star Trek Beyond (2016).

Lehenbiziko eszenetan Kirk kapitaina eskalatzen agertzen den harkaitzezko hormatzarra Yosemite Parke Nazionaleko Kapitain Handia deritzon horma ospetsua da.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2287. urtea. James T. Kirk (William Shatner), Spock jauna (Leonard Nimoy) eta Leonard McCoy (DeForest Kelley) medikuak euren Lurreko egonaldia ezustean eten beharrean aurkituko dira, Nimbus III planetako Paradisu Hirian matxinatu talde batek hainbat pertsona bahitu berri dituztenez, Izarretako Flotako agintariek haiek askatzeko agindua eta ardura eman baitiete. Bahituak aipatutako hiriko lurtar, klingondar eta romulanotar enbaxadoreak dira, eta matxinatuen buruzagia, Sybok vulkaniarra (Laurence Luckinbill), vulkaniarren usadiozko logikaren filosofiari muzin egiteaz gain, Spocken anai ordea dela jakingo da.

Sybokek jarraitzaileak bereganatzea lortu du (tartean bahituak ere bai), horretarako bere biktimak "oinazetik askatzearen" bidezko teknika mental bitxi bat erabili du, trukean sorreraren hastapenaren lekua "bilatzen lagun diezaioten"... Esne Bidearen erdigunean dagoen planeta batean Edena eta Jainkoa bera dagoela sinistuta.

Bere Nimbus III planetako matxinadaren benetako helburua Enterprise espazio-ontzia erakarri eta bereganatzea da, era berean, hausnartutako espazio bidaia burutzea. Enterpriseko eskifaia osoa, Kirk, Spock, McCoy eta Scotty (James Doohan) ez beste, Syboken eraginpean eta esanetara geldituko da, Enterprise espazio-ontzia planeta ezezagun horretarako bidaian zehar loria gura duen eskarmentu eskaseko klingondar kapitain handigura baten agindupeko espazio-ontzi batek jarraituko du. Baina helmugara iristean, Sybokek ez du inongo Jainkorik topatuko, bai ordea izaki estralurtar arriskutsu eta oldarkor bat, estralurtarrak Kirk hiltzen eta espazio-ontzia bereganatzen saiatuko da. Sybokek gainontzekoak bertatik ihes egin dezaten bere burua sakrifikatuko du, eta Kirk bere aldetik, klingondarren espazio-ontzian dagoen Spock jaunak salbatuko du, bertako klingondar kapitaina Nimbus III planetako Korrd klingondar enbaxadorearen aginduz baretuko baita.

Aktoreak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu