Star Trek IV: The Voyage Home

Star Trek IV: The Voyage Home (euskaraz Star Trek IV: Etxerako Bidaia) 1986ko Leonard Nimoy estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendu eta antzeztutako zientzia-fikziozko filma bat da. William Shatner, Leonard Nimoy, DeForest Kelley, James Doohan, George Takei, Walter Koenig, Nichelle Nichols, Robin Curtis, Catherine Hicks, Jane Wyatt, John Schuck, Majel Barrett eta Mark Lenard aktoreek antzeztu zuten.

 Star Trek IV: The Voyage Home
Jatorria
Argitaratze-data1986
IzenburuaStar Trek IV: The Voyage Home, Zurück in die Gegenwart: Star Trek IV, Star Trek IV - Rotta verso la Terra eta The Voyage Home
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, science fiction comedy (en) Itzuli, abenturazko filma eta time-travel film (en) Itzuli
Iraupena119 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaStar Trek (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaStar Trek: The Original Series
Grabazio lekua(k)San Frantzisko, Paramount Stage 12 (en) Itzuli, Paramount Stage 14 (en) Itzuli, Vasquez Rocks (en) Itzuli, USS Ranger eta Centinela Hospital Medical Center (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Leonard Nimoy
Gidoigilea(k)Steve Meerson
Peter Krikes (en) Itzuli
Nicholas Meyer
Harve Bennett

[[Kategoria:Peter Krikes (en) Itzuli idatzitako filmak]]

Antzezlea(k)
William Shatner (James Tiberius Kirk)
DeForest Kelley (Leonard McCoy)
James Doohan (en) Itzuli (Montgomery Scott (en) Itzuli)
George Takei (Hikaru Sulu)
Walter Koenig (Pavel Chekov (en) Itzuli)
Nichelle Nichols (Nyota Uhura)
Robin Curtis
Catherine Hicks (Gillian Taylor (en) Itzuli)
Jane Wyatt
John Schuck (en) Itzuli
Leonard Nimoy (Spock)
Majel Barrett
Mark Lenard (en) Itzuli
Robert Ellenstein (en) Itzuli
Brock Peters


[[Kategoria:James Doohan (en) Itzuli antzeztutako filmak]]






[[Kategoria:John Schuck (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Mark Lenard (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Robert Ellenstein (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaHarve Bennett
Konpainia ekoizleaParamount Pictures
Industrial Light & Magic (en) Itzuli

[[Kategoria:Industrial Light & Magic (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaPeter E. Berger (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaLeonard Rosenman
Argazki-zuzendariaDonald Peterman
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSan Frantzisko, Vulkano, San Frantzisko eta San Frantzisko
Argumentu nagusiaDenbora bidaia
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

startrek.com…
IMDB: tt0092007 Filmaffinity: 691196 Allocine: 79359 Rottentomatoes: m/star_trek_iv_the_voyage_home Mojo: startrek4 Allmovie: vm425286 TCM: 91299 Metacritic: movie/star-trek-iv-the-voyage-home TV.com: movies/star-trek-iv-the-voyage-home Netlix: 995892Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Gene Roddenberry gidoigile eta ekoizlearen Star Trek telesaila ospetsuan oinarritutako film saileko bigarren filma izan zen, Star Trek: The Motion Picture (1979), Star Trek II: The Wrath of Khan (1982) eta Star Trek III: The Search for Spock (1984) filmen jarraipena da, ondoren jarraipen ugari izan zituen: Star Trek V: The Final Frontier (1989), Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991), Star Trek: Generations (1994), Star Trek: First Contact (1996), Star Trek: Insurrection (1998), Star Trek: Nemesis (2002), Star Trek (2009), Star Trek Into Darkness (2013) eta Star Trek Beyond (2016).

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2286. urtea. Aurreko Star Trek III: Spock Bilatuz filmean Spockek (Leonard Nimoy) heriotzari izkin egitea lortu eta bere adiskideekin batera berrelkartuz Izarretako Flotaren aurrean euren desobedientzia eta ekintzengatik erantzun beharko dut (Enterprise espazio-ontziaren ostea eta suntsitzea, USS Excelsior (NX-2000) espazio-ontziaren sabotajea, goi buruzagien aginduei men ez egitea, etab). Halere, Lurrerako itzulerako bidean doazela Klingondar Harrapakin Hegazti espazio-ontzi baten bidez Espazio-Zunda ezezagun batek deszifratu ezin daitezkeen zenbait mezu igortzen ari dela eta Lurraren eremu magnetikoan eragin eta planetaren suntsipena suposa dezaketen hondamendiak gauzatzen ari dela jakingo dute.

Zundaren mezuak ikertuz Spockek baleen doinuen antzekoak direla ondorioztatuko du, gerora mezu hauek zehazkiago balea grisentzat zuzenduak daudela jakingo dute, baina zoritxarrez, XXIII. mendean jada bale grisak desagertuak daude. Ondorioz, James T. Kirk (William Shatner), Spock jauna, Leonard McCoy (DeForest Kelley), Hikaru Sulu (George Takei), Nyota Uhura (Nichelle Nichols), Pavel Chekov (Walter Koenig) eta Montgomery Scott (James Doohan) denboran iraganera bidaiatu eta XX. mendeko 1986. urteko San Frantzisko hirira iritsiko dira, bertan pare bat bale topatu eta etorkizunera eramateko asmoz. Garaiz kanpo nahiz zibilizazio ezberdin batean daudenez, bizipen ugari biziko dituzte, horietako asko nahiko bitxi eta barregarriak. Azkenean euren helburua lortu eta etorkizunera itzuliz Zundaren egonezina baretu, eta Lurra salbatzea lortuko dute. Honen ondoren, Kirk eta gainontzeko adiskideak epaituak izan eta leporatzen zaizkien kargu guztietatik errugabetuak izango dira, Kirk ez beste, azken honi almirante mailatik kapitainera igaroarazi eta USS Enterprise-A espazio-ontziaren ardura emango baitiote.

Aktoreak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu