Sorhapürü
Sorhapürü Larribarre-Sorhapürü udalerriko herri bat da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.
Sorhapürü | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Udalerria | Larribarre-Sorhapürü |
Herritarra | sorhapürtar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°17′00″N 0°59′44″W / 43.28322°N 0.9956477°W |
Herritarrei "sorhapürtar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 27 km daude.
Izenaz
aldatuDokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: Sanctus-Martinus de Sorhapuru (XII. mendean Duchesne bilduman), Soharpuru in Mixia eta Soarpuru (XII. mendean Okzitaniako Sòrdako kartularioan), Soarpuru eta Sorhapuru (1150ean), Sorhaburu (1304an), Sorhapure (1472an Bastidaxarreko notarioen idazkietan) eta Sorhaburu (1665ean Nafarroako erresumako arautegietan).[1]
Jean-Baptiste Orpustan adituak etimologikoki gardena den lekuizena dela aipatzen du: "soro" eta "buru" hitzek osatua, "belardietako muga" esanahiarekin.
Geografia
aldatuKokapena
aldatuAmiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Biduze-haraindi izenekoan kokatuta dago, hots Biduze ibaiaren ibarreskuineko lurrak dira. Herriaren mugak hauexek dira: ibai nagusi honen alde berean iparraldean Larribarre udalburua dago; hegoaldean (zati batean Izpatxuri erreka edo Pagolako uhaitzak egiten du muga) eta mendebaldean (azken kasu honetan Biduze zeharkatuta) Uhartehiriko lurrak ditu. Hauek guztiak herri amiküztarrak dira.
Aldiz, ekialdean Zuberoa hurbil du, Lohitzüne herria hain justu. Amikuzerekin hain antza handia duen Pettarra eskualdean dago herri hau.
Orografia
aldatuHerria bera 129 mtan dago; punturik baxuena (75 m) Biduzeren ertzean ematen da. Zenbait muinok 200 metroak gainditzen ditu, beti herritik hegoaldera; Iratzemendi (213 m) da garaiena.
Demografia
aldatuErrepideak
aldatuNafarroa Behereko ardatza den Garazi-Amikuze bidetik hurbil dago; departamendu mailako D 933 errepideak herriko Biduze ondoko lur batzuk zeharkatzen ditu, hegoaldeko norabidean, herrialdebururako bidean. Aldiz, herritik bertatik edo oso hurbil D 242 pasatzen da; Kinkileko zubitik Maulera abiatzen da. Tokiko errepide batzuek lotzen dute Larribarre eta Uhartehirirekin.
GR 65, Donejakue Bidearen adar nagusitzat jotzen dena korritzen duen ibilbide luzea, Zuberoatik (Olhaibi eta Domintxaineko Arxelako auzotik) herri honetara dator, gero Larribarrera joateko. Herrialdeen arteko mugan mugarri aipagarria dago.
Historia
aldatu- Herriko jaunek Nafarroako erresumako egituretan esku hartzeko eskubidea zuten. Oger d'Uhart izeneko bat ageri zaigu, Uhart-Suzon (Uhartehiri okzitanieraz) eta Sorhapürüko jaun, erregearen ezkutari eta 1422an zaldun eta Karlos III.a Noblearen txanbelan.
Udalerri-aldaketak
aldatuUdalerri modernoen sorrera baino lehen, erlijio aldetik egun udalkide den Larribarrerekin parrokia bakarra osatzen zuen baina Frantziako Iraultzaren ostean Uhartehirikoarekin batuarazi zuten.
1841eko maiatzaren 12a arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Larribarrerekin fusionatu zen; harrezkero Larribarre-Sorhapürüren barruan dago.
Eraikin eta monumentu historikoak
aldatu- San Martin elizak santu honen zurezko estatua bat du, XVI. mendekoa.
- Herri honetako hilerria Amikuzeko inportanteenetakoa hilarri diskoidal kopuru aldetik: 60 baino gehiago.[2]
- Zenbait etxe aspaldikoak dira (1680ko bat, adibidez)
Kultura eta hezkuntza
aldatu- Herriko festak San Martinen izaten dira.
- 1833ko inkesta batean eskolarik gabea agertzen zen. Sorhapürüko haurrak Lohitzüneko eskolara joaten dira; 2005etik adar elebiduna dago.
Ekonomia
aldatuNekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |