Sodio bentzoato

konposatu kimiko

Sodio bentzoatoa azido bentzoikoaren sodio-gatza da C6H5COONa formulakoa. Solido zuria da, kristalinoa edo lirdingatsua izan daitekeena. Uretan disolbagarria da eta alkoholetan ez horren beste. Gatza antiseptikoa da eta elikagaiak kontserbatzeko usatzen da.

Sodio bentzoato
Sodium Benzoate V.1.svg
Sodium benzoate-substance.jpg
Formula kimikoa C7H5NaO2
SMILES kanonikoa [O-.[Na+]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
InChl 3D eredua
Osatuta oxigeno, sodio, karbono eta hidrogeno
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,5 g/cm³ (20 °C, solido)
Disolbagarritasuna 556 g/L (ura, 20 °C)
714 g/L (ura, 100 °C)
Fusio-puntua 436 °C
Masa molekularra 144,018724 u
Erabilera
Tratatzen du buruko min
Rola Antifungiko eta food preservative (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
1
2
0
Lehergarritasunaren beheko muga 30 g/m³
Identifikatzaileak
InChlKey WXMKPNITSTVMEF-UHFFFAOYSA-M
CAS zenbakia 532-32-1
ChemSpider 10305
PubChem 517055
Reaxys 1100243
Gmelin 113455
ChEMBL CHEMBL1356
RTECS zenbakia DH6650000
ZVG 24590
DSSTox zenbakia DH6650000
EC zenbakia 208-534-8
ECHA 100.007.760
CosIng 37735
MeSH D020160
RxNorm 56455
UNII OJ245FE5EU
NDF-RT N0000146158
KEGG D02277

NaturanAldatu

Azido bentzoikoa eta bere gatzak, hala nola, sodio bentzoatoa elikagai natural askotan ageri dira[1]. Landareak eta fruituak iturri oparoak dira, berezki, ahabiaren eta ahabi gorriaren moduko baiak. Halaber, ganbetan eta bestelako itsaskietan eta esnekietan ere ageri dira.

ProdukzioaAldatu

Sodio bentzoatoa azido bentzoikoaren neutralizazioaz lortzen da[2].

 

ErabileraAldatu

Kontserbagarri moduan erabiltzen da sodio bentzoatoa batez ere, legamia, bakterio eta onddo gehienak hil egiten baititu. Europar Batasunan E211zenbakia du. Oso eraginkorra da baldintza azidoetan eta horregatik ohizkoagoa da kontserbetan, entsaladen gozagarrietan, marmeladetan, fruten zukuetan, freskagarri karbonatuetan eta soja- edo ziape-saltsetan.

Piroteknian ere usatzen da erregai moduan beste konposatu batzuekin nahasirik txistu-hotsa sortzeko.

ErreferentziakAldatu

  1. Olmo, Ana del; Calzada, Javier; Nuñez, Manuel. (2017-09-22). «Benzoic acid and its derivatives as naturally occurring compounds in foods and as additives: Uses, exposure, and controversy» Critical Reviews in Food Science and Nutrition 57 (14): 3084–3103. doi:10.1080/10408398.2015.1087964. ISSN 1040-8398. PMID 26587821. Noiz kontsultatua: 2021-02-18.
  2. «BENZOIC ACID AND SODIUM BENZOATE» www.inchem.org Noiz kontsultatua: 2021-02-18.

Kanpo estekakAldatu