Shot!

Arrasateko grabazio-estudioa

Shot! Arrasateko (Gipuzkoa) musika grabazio-estudio esanguratsua izan zen.[1] 1994. urtean hasi zen bere ibilera, eta 30 urtez irekita egon ostean, 2024 urtean bere itxiera iragarri zuen.[2]

Shot!
Datuak
Motagrabazio-estudioa eta enpresa
Agintea
JabeaIñaki Bengoa
Historia
Sorrera1994
Desagerpena2024

Tarte horretan 425 disko baino gehiago grabatu ziren bertan[3], punk-rock talde esanguratsu askorenak tartean, esatareko: RIP,La Polla Records edo Potatorenak.

Estudioko gidaria Iñaki Bengoa izan zen, Bad-F-line eta Gose taldeetan aritutakoa.[4]

Grabazioak aldatu

Ehundaka grabaketa egin ziren estudioan, hauek dira bertan disko bat grabatu zuten taldeetariko batzuk:[5]

Sutea aldatu

2018ko maiatzaren 11n Arrasateko estudioak sua hartu zuen eta guztiz kixkalita amaitu zuen. Herrian hainbat babes kanpaina egin ziren, esanguratsuena iShot!u kontzertua, Arrasateko gaztetxean, urte bereko irailean. Bertan aritu ziren Ruper Ordorika, Petti eta barrenan semiak, Ines Osinaga, Zea Mayseko Aiora eta Piti, Huntza, Pablo Novoa eta Keu Agirretxea musikariak.[6]

Azkenik, 2019 hasieran ireki zen estudio eraberritua.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Gontzal. (2020-07-24). Shot! estudioak 25 urte: “Ihesa, guardia zibila,… gainditu genituen, orain Covida gaindituko dugu” | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  2. «Iñaki Bengoa: "Nekeak eta ilusio faltak eraman naute Shot! esku onenetan uztera" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  3. «Iñaki Bengoa: "Nekeak eta ilusio faltak eraman naute Shot! esku onenetan uztera" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  4. (Gaztelaniaz) Cubillo, Igor. (2002-08-22). «El grupo Bad f-Line publica su cuarto disco cargado de trepidante 'techno pop'» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  5. (Gaztelaniaz) «Shot! - Trabajos» www.shotgrabaciones.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  6. «Shot! estudioa laguntzeko kontzertua antolatu dute» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  7. «Shot! estudioa martxan da berriz - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu