2Kate Mikel Kazalis (Anestesia) eta Izaskun Forkadak (Naun) osatutako bikoteak Euskal Herrian musika industriala sortu zuten talde bakarrenetakoa izan zen, CUBASE VSTdun PC Pentium II 266 bat, AKAI S1000 sanplerra eta ALESIS SR16 erritmo kaxa erabiliz.

2Kate
Datuak
Jatorria Gipuzkoa
Musika mota elektronikoa
Urteak 1997 - 2000
Produkzioa
Diskoetxea(k) Esan Ozenki
Taldekideak
Izaskun Forkada
Mikel Kazalis
Informazio gehigarria
MusicBrainz adaa9e2c-669e-4c6c-adfe-f0868b8cb68d

TaldeaAldatu

Mikel Kazalisek (Estigia, Anestesia, Negu Gorriak, Kuraia, Matxura…) eta Izaskun Forcadak (Naun) sortu zuten 2 Kate, ordenagailu bidez eta programazioetan oinarriturik rock industrialaren, thrasharen, musika elektronikoaren edota hardcorearen eraginak zituzten kantuak egiteko. Bi disko argitaratu zituen bikoteak Esan Ozenki diskoetxearekin. Zuzenekoetan, gitarra eta ahotsaz gain, bestelako baliabideak erabiltzen zituzten: koreografiak, bideo-proiekzioak… Gerora, Kuraia eta Matxura taldeetan aritu da Kazalis.[1]

DiskografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «2 Kate» Badok.eus.
  2. Bide laburra . Noiz kontsultatua: 2018-03-23.
  3. Birziklatu . Noiz kontsultatua: 2018-03-23.

Kanpo estekakAldatu