Gatillazo
Gatillazo Euskal Herriko musika talde bat izan zen, punk estilokoa, 2005ean Evaristok sortua.
Gatillazo | |
---|---|
Gatillazo Zaragozan 2016an | |
Datuak | |
Jatorria | Euskal Herria |
Musika mota | Punk |
Urteak | 2005 - 2019 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Oihuka, Entzun!, Santo Grial, Maldito Records |
Taldekideak | |
Evaristo Txiki Angel Butonbiko Tripi | |
Lehengo taldekideak | |
Jon Zubiaga Osoron Xabi Mikel | |
Informazio gehigarria | |
www.gatillazo.com | |
Historia
aldatu2002an Fernandito La Polla Records taldeko bateria-jotzailea hiltzean, Evaristo abeslariak Kañeria 13 taldeko Jon Zubiaga Osoronekin eta RIP taldeko Jul eta Txerrarekin batera The Kagas (2002) eta The Meas (2004) proiektuak aurrera atera zituen.[1]
2005ean, berriz, Gatillazo izeneko talde iraunkorra sortzeko La Polla taldeko Txiki (gitarra) eta Tripi (bateria), Jon Zubiaga (gitarra) eta Xabi (baxua) aukeratu zituen[2]. Urte hartan lehendabiziko diskoa atera zuten[3]
2006an Xabi baxujolearen ordez Mikel sartu zen eta hurrengo urtean bigarren diskoa atera zuten. 2008an Mikelek alde egin eta Butonbiko sartu zen baxua jotzeko. Urte hartan Sex Pastels hirugarren diskoa ateratzeaz gain, Jon Zubiaga Osoronek taldea utzi eta Ángel sartu zen gitarran.
2019an amaitu zen proiektua. Gaur egun proiektu berri bat duta, Tropa do Carallo.
Taldekideak
aldatu- Evaristo: ahotsa (2005-egun) (La Polla Records, The Kagas eta The Meas taldeetan izandakoa)
- Txiki: gitarra (2005-egun) (Disturbio eta La Polla Records taldeetan izandakoa)
- Angel: gitarra (2009-egun)
- Butonbiko: baxua (2008-egun)
- Tripi: bateria (2005-egun) (La Polla Records taldean izandakoa)
Antzinakoa
aldatu- Jon Zubiaga Osoron: gitarra (2005-2008) (Kañeria 13, The Kagas eta The Meas taldeetan aritua)
- Xabi: baxua (2005-2006)
- Mikel: baxua (2006-2008)
Diskografia
aldatuAlbumak
aldatu- Gatillazo (Oihuka, 2005)
- Dianas Legales (Maldito Records, 2007)
- Sex Pastels (Maldito Records, 2008) (CD estudioan + DVD zuzenean)
- Sangre y mierda (Maldito Records, 2011)
- Siglo XXI (Maldito Records, 2013)
- Cómo convertirse en nada (Maldito Records, 2016)