Theremin delakoa (/ˈθeremin/ ahoskatua), jatorriz eterofonoa, thereminofonoa, termenvox edo thereminvox deitua, musika-tresna elektroniko bat da, musikariaren kontaktu fisikorik gabe jotzeko diseinatu zen lehenetarikoa. 1920ean Lev Theremin errusiar musikari eta asmatzaileak sortu eta 1928an patentatu zuen, eta haren abizenetik datorkio izendapenik ezagunena.

Theremin musika-tresna.

Musika-tresna metalezko bi antenez osatua dago, hauek musikariaren eskuen kokapen erlatiboa atzematen dute, oszilatzaileen bidez esku batez frekuentzia kontrolatzen da eta besteaz bolumena. Thereminaren seinale elektrikoak anplifikatu eta bozgorailu batera igortzen dira.

Zinema aldatu

Theremina honako filmeen soinu bandan jotzen da: Spellbound (1945), The Lost Weekend (1945) eta The Day the Earth Stood Still (1951).

Telebista aldatu

Midsomer Murders britainiar telesailaren soinu bandan jotzen da.

The Big Bang Theory umorezko estatubatuar telesailaren atal batean, Sheldon Cooper pertsonaia xelebreak bere pisukide edo adiskideak gogaitzeko jotzen duen musika-tresna da.

Kanpo estekak aldatu