Senj (italieraz Segna, alemanieraz Zengg, latinez Senia) Kroaziako Lika-Senj eskualdeko hiria da.

Senj
Segna
herria
Senj Croatia.JPG
Wappen Senj HR.gif
Administrazioa
Herrialdea Kroazia
ProbintziaLika-Senj eskualdea
Izen ofizialaSenj
Posta kodea53270
Geografia
Koordenatuak44°59′25″N 14°54′05″E / 44.9903°N 14.9014°E / 44.9903; 14.901444°59′25″N 14°54′05″E / 44.9903°N 14.9014°E / 44.9903; 14.9014
Senj.PNG
Azalera658 km²
Altuera0 m
Demografia
Dentsitatea18,88 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia053
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakKőszeg (en) Itzuli, Vratimov, Wielun, Sorbiers, Senec, Parndorf (en) Itzuli eta Vrbovec (en) Itzuli
http://www.pazin.hr

GeografiaAldatu

Adriatikoko kostaldean kokaturik dago, Vratnik (694m) mendiaren azpian. Mendi honek banatzen ditu Velebit eta Gorski Kotar mendikateak. Bere kokapenagatik bora izeneko haizeak jotzen du Senjen, Adriatikoko herririk hotzenaren fama duelarik.

HistoriaAldatu

Kuk mendixkan jadanik bizi ziren iliriar leinuetako lapodeak duela 3.000 urte. Greziarrek K.a. IV mendean Attienities kanpalekua aipatzen dute eta K.a. II mendean erromatarrek Senia sortu zuten iliriarren aurka ekiteko. Dalmaziar kostaldeko kai garrantzitsuena izan zen beraientzat, Kvarneko golkoa (erromatarrek Mare Quaternarium deiturikoa) kontrolatzen baitzuten bertatik.

V mendean avaro eta kroaziarrek hiria arpilatu eta bertan finkatu ziren. 1169an Senjeko elizbarrutia sortu zen. 1184ean Bela III.a Hungariakoak Tenpluko ordenari eman zion hiria eta 1271ean Krk uharteko Frankopan familiak eskuratu zuen.

Otomandarren eta veneziarren aurka babesteko 1469an kapitaintza militarra ezarri zen Senjen eta herriak inguruko herrietako milaka errefuxiatu hartzeko tokia sortu zituen. 1558an Nehaj muinoan Nehaj gotorlekua eraiki zen. Otomandarren aurkako borroketan Uskociak nabarmendu ziren. Hauek gerrilla taktikak erabiltzen zituzten kortsario kroaziarrak ziren. Habsburgotarrek 1617an Venezia eta Konstantinoplarekin bake itunak sinatzean Uskociek alde egin behar izan zuten Senjetik.

XVIII mendean Rijeka eta Karlovac arteko Josefina errepidea Senjetik pasatu zen eta herriak azpiegiturak modernizatzeko aprobetxatu zuen, batez ere kai ingurua. Trenak ordea Senj ekidin zuen eta merkatal itsasuntziek Rijeka eta Trieste hobetsi zituzten.

Bigarren Mundu Gerran kroaziar partisanoek italiar faxistak kanporatu zituzten eta horniketa kai gisa erabili zuten Senj. 1943an Alemania naziko Luftwaffeak bonbakatu eta hiriaren erdia suntsitu zuen.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Senj)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8 9 13 17 22 26 29 29 24 19 14 8 18.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3 3 6 9 13 18 20 19 17 12 9 3 11
Pilatutako prezipitazioa (mm) 81 71 94 104 104 99 66 84 140 198 173 140 1353.8
Iturria: Weatherbase[1]

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Nehaj gotorlekua (kroazieraz: Tvrđava Nehaj): Uskociek 1558an jasotako gotorlekua da. Nehaj izena eman zioten (kroazieraz "ez arduratu") herritarrei esanez ez zitezela arduratu beraiek babestuko baitzituzten erasotzaileengandik.

ErreferentziakAldatu

  1. Weatherbase: Historical Weather for Senj, Croatia. Weatherbase. Retrieved on November 24, 2011.

Kanpo estekakAldatu