Gorski Kotar Kroazia ipar-mendebaldeko ingurune menditsua da, Rijeka eta Karlovac hirien artean zabaltzen dena. %63a basoz estalirik dagoenez Kroaziako birika berdea eta Kroaziako Suitza ezizenak eman zaizkio. Budapest, Zagreb eta Rijeka elkartzen dituen E65 errepide europarrak zeharkatzen du eremua.

Gorski Kotar
Motamendialde
Geografia
Map
Koordenatuak45°28′33″N 14°34′34″E / 45.4758°N 14.5761°E / 45.4758; 14.5761
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboaPrimorje-Gorski Kotar eskualdea
Gorski Kotar

Geografia

aldatu

Gorski Kotarren zatirik handiena Primorje-Gorski Kotar eskualdean dago baina Karlovac eskualdea ere hartzen du. herri txikiak daude, handiena Delnice baita 4.454 biztanlerekin. Kroaziako herririk altuena ere bertan dago, Begovo Razdolje, 1.076 metrotara dagoena. Mendirik altuenak Bjelolasica (1.534m) eta Risnjak (1.528m) dira. Bertan jaiotzen da Kupa ibaia, ekialderantz jo eta Savarekin bat egiten duena.

Turismoa

aldatu
 
Lokvarsko lakua


Kanpo estekak

aldatu