Theodor Storm

idazle alemaniarra

Theodor Storm (Schleswig, Ipar Frisia, Alemania, 1817ko irailaren 14a - Hademarschen, Alemania, 1888ko uztailaren 4a) frisiar-alemaniar poeta eta eleberrigilea izan zen. Alemaniaren aldeko jarrerak Danimarkako agintariekin gatazkan sartu zuen bere jaioterriko Schleswigen, eta hamar urte baino gehiago eman zituen erbestean. Poesian, alemaniar errealismoaren jarraitzaile nagusietakoa izan zen.

Theodor Storm

Bizitza
JaiotzaHusum1817ko irailaren 14a
Herrialdea Prusiako Erresuma
Schleswigeko Dukerria
HeriotzaHanerau-Hademarschen1888ko uztailaren 4a (70 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: urdaileko minbizia
Familia
AitaJohann Kasimir Storm
Hezkuntza
HeziketaKatharineum (en) Itzuli
Hermann-Tast-Schule (en) Itzuli
(1826 - 1835)
Kielgo Unibertsitatea
(1837 - 1838)
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
(1838 -
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eleberrigilea, abokatua eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimenduaerrealismoa
Genero artistikoaeleberria
olerkia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

storm-gesellschaft.de eta storm-gesellschaft.de…
IMDB: nm0832627 Musicbrainz: c811a125-8d60-41dd-9643-cf903c1aa3a5 Discogs: 732481 IMSLP: Category:Storm,_Theodor Find a Grave: 19774 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Beranduko erromantizismotik hartu zituen poesia-ereduak, eta E. Mörike, G. Keller, P. von Heyse eta I. Turgenev izan zituen adiskide. Stormen hasierako poesia lirikoak abestien antzekoak ziren, soilak. Maitasuna, izadia eta herriari zion maitasuna izan ziren gai erabilienak Gedichte (1852, "Olerkiak"). Legegizona izan zen lanbidez, eta Husumen aritu zen lanean 1853. urte arte, baina daniarrek Schleswig hartu zutenean handik joan beharra izan zuen. Aberriaren gaia askotan aipatu zuen garai horretako lanetan. Lirikaren aldirik gorena 1865ean, emaztea hil zitzaion urtean izan zuen. Urte horretan idatzi zuen Tiefe Schatten poema liburua. Harrezkero, gero eta errealismo-kutsu handiagoa zuten eleberriak idazten hasi zen, besteak beste: Immensee (1850), haurtzaroko oroitzapenak biltzen dituena, Der Schimmelreiter (1888, "Zaldi zuriko zaldikoa"), Pole Popenspäler (1864), Im Schloss (1861, "Gazteluan").

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu