Raimundo Sarriegiren plaza

Sarriegi plaza» orritik birbideratua)

Raimundo Sarriegiren plaza Gipuzkoako Donostia hiribururan dagoen plaza bat da, hain zuzen ere Donostiako Parte Zaharrean dago. Plaza honen ekialdean, Bretxa azoka nahiz Bretxako merkatua daude. Bertan, Raimundo Sarriegi bera eta Donostiako danborradaren omenezko estatua edo monumentu bat dago. Plaza honek historikoki izen desberdinak izan ditu: Pikuondokoa, Lopetedi, Atotxa, Eskolen Plaza... Azken hau ofizilena izan zen Sarriegi izena hartu arte.

Raimundo Sarriegiren plaza

Donostia, Parte Zaharra
Donostiako danborrada nahiz Raimundo Sarriegiren omenezko estatua bere izena daraman plazan.
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Raimundo Sarriegiren plaza is located in Euskal Herria
Raimundo Sarriegiren plaza
Raimundo Sarriegiren plaza
Raimundo Sarriegiren plaza is located in Gipuzkoa
Raimundo Sarriegiren plaza
Raimundo Sarriegiren plaza
Raimundo Sarriegiren plaza is located in Donostiako Parte Zaharra
Raimundo Sarriegiren plaza
Raimundo Sarriegiren plaza
Koordenatuak: 43°19′22.44″N 1°59′00.54″W / 43.3229000°N 1.9834833°W / 43.3229000; -1.9834833

Historia aldatu

1813ko sutearen ondoren enpresari batek plaza honetan ostatu bat eraiki zuen. Gurdiak eta zaldiak hobeto mugitzeko plaza ireki txiki bat uztea eskatu zuen eta hori gaur egungo Sarriegi plazaren jatorria da. Geroago plaza honetan Donostiako alondegia eta eskolak zeuden. 1933an Raimundo Sarriegiri eskaini zitzaion plaza. 1950an Alondiga bota zen gaur egungo plaza sortzeko. 1964an musikariari eskainitako bustoa jarri zen eta 1970an danborraria. Plaza antolaketa desberdinak ezagutu ditu eta orain urte batzuk aipatutako bi monumentu horiek Narrika kalea aldean zeuden.[1]

Leku interesgarriak aldatu

Raimundo Sarriegiren plazaren inguruan honako eraikin eta leku interesgarri hauek daude:


Kaleak aldatu

Erreferentziak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia


Kanpo estekak aldatu