Narrika kalea
Narrika kalea Donostiako Parte Zaharreko kale zahar bat da. Bulebarretik Abuztuaren 31 kalearaino doa. Kale honen amaieran San Bizente eliza dago. 1665 eta 1674ko idazkietan San Bizente kalearen izena ere ematen zaio. 1897ko apirilaren 13aren udal-akordioaren arabera, kale honek ere Esnategi-Kalea izena du, seguru asko esnea bertan saltzen zelako.
Narrika kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′24.5″N 1°59′03.0″W / 43.323472°N 1.984167°W |
Izenaren jatorria
aldatu"Narrika" izenak jatorri gaskoia du. Jakina denez, Donostiak gaskoi populazio handia izan zuen, eta bertako toponimian aztarna ugari utzi zuten. Gaskoiez, "Na" partikulak "anderea" esan nahi du; beraz, Narrikak "Rika anderea" esan nahi du. Rika, bestetik, Enriketa izenaren txikigarria omen da. [1]
Beste zalantza da zein zen Rika Andere hori. Erregearen Probestuaren etxea kale horretan zegoen, eta hortik pentsa daiteke kargudun horren emaztea izan zitekeela. [1]
Kale historikoa
aldatuOso kale zaharra da. 1566ko erroldan eta 1630eko Ordenantzetan agertu zen. 1813ko txikizioa aurretik kurba itxura zuen, Plaza Zaharrean hasita eta Trinitateko kalean bukatuz, San Bizente elizatik gertu. Kalearen erdian pasagune ia ezkutua eta estua zegoen ere, San Juan kaleraino joateko.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz): Kalearen ezaugarriak eta historia Irutxulo webgunean.